JarduerakJakin-Mina
Nafarroako Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiri banaketa ekitaldia

Nafarroako Jakin-mina 2017-2018 ziurtagiri banaketa ekitaldia

Nafarroako Jakin-mina 2017-2018 egitasmoan parte hartzeagatik DBH 4. mailako 35 ikaslek jaso zituzten ziurtagiriak Iruñeko Nafarroako Jauregian, maiatzaren 3an.

Parte hartzaileak Altsasuko eta Garraldako institutuetatik, Tuterako Valle del Ebrotik, Berako Toki Onatik, Iruñeko Eunatetik, Azagrako Reyno de Navarra eta Atarrabiako Pedro de Atarrabia ikastetxeetatik etorriak ziren.

Ekitaldian Maria Solana, Nafarroako Hezkuntza Kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak, Jakin-mina seigarren hitzaldia eskaini zien ikasleei, etorkizunak eskaintzen dizkien aukerei buruz hitz eginez. Iciar Astiasarán, Jakiundeko kide, Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza Errektoreorde eta Iruñeko zikloko aurkezleak eskaini zuen ekitaldiaren sarrera hitzaldia. Ondoan izan zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerkuntza errektoreorde Ramón Gonzalo, eta Nora Alonso, Tuterako Jakin-mina zikloko aurkezle, Jakiundeko kide urgazle eta Iden Biotechnology entrepresako zuzendaria.

Jakin-mina zikloak bi unibertsitateetako campusetan eskaini ohi dira, Iruñean eta Tuteran.

Ziurtagiriak banatu eta gero, bertaratutako guztiek elkarren artean hitz egiteko aukera izan zuten, ekitaldian eskainitako freskagarrien inguruan.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top