JarduerakJakin-Mina
Gipuzkoako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Gipuzkoako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Gipuzkoako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa ekitaldia maiatzaren 12an antolatu genuen Foru Aldundian, Markel Olano diputatu nagusiak gipuzkoarren etxean, ohi bezala, hartu gintuelarik. 

Jakeline Barker Jakiundeko idazkaria arduratu zen ekitaldiaren sarreraz, ondoren Juan Ignacio Perez Jakiundeko lehendakariak Akademiaren berri eman zien bertaratutakoei, eta jarraian diputatu nagusiak hitz egin zuen. Ekitaldia amaitzeko, Markel Olanok berak jauregiaren areto nagusietako bisita gidatua eskaini zien ikasleei, leku bakoitzeko historia eta harekin harremana duten pertsonaien berri emanez.

Ekitaldian izan zen, era berean, Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia, Jakiundeko ohorezko kidea, eta Arrasateko JAKIN-MINA zikloaren aurkezlea. .

Hamaikagarren edizio honetan, Gipuzkoako DBH 4. mailako 89 ikaslek hartu dute parte, honako 13 ikastetxetako 56 neskek eta 33 mutilek:

- Arizmendi Ikastola (Arrasate)

- Aldapeta (Donostia)

- Axular (Donostia)

- Beasain BHI (Beasain)

- Hernani BHI (Hernani)

- Herrikide (Tolosa)

- Ipintza (Bergara)

- La Salle Berrozpe (Andoain)

- La Salle San José (Beasain)

- Lizardi Ikastola (Zarautz)

- Orereta Ikastola (Errenteria)

- UPA - Usandizaga Peñaflorida Amara (Donostia)

- Zumaiena (Zumaia)

Ziklo bakoitzak eskaintzen dituen bost hitzaldietatik gutxienez lau hitzaldietan parte hartu duten ikasleek jaso dute ziurtagiria: 51 ikaslek guztita, 39 neskek eta 12 mutilek. Hau da, zikloetan izena emandako ikasleen 57% izan dira diploma eskuratu dutenak.

JAKIN-MINA 2021-2022 Gipuzkoako hiru zikloetako15 hitzaldietan honako gaiak eta hizlariak izan  ditugu Arrasaten eta Donostian:

ARRASATEKO ZIKLOA, Mondragon Unibertsitatean:

2021eko azariak 5: Teleportation, are we there yet? Are you ready for driverless transport?, Arrate Alonso, Dr.-Ing, Signal Theory and Communications – ESECO, Faculty of Engineering, Mondragon Unibertsitatea.

2021eko abenduak 17: Los números de la vida, María Teresa Telleria, Profesora investigadora Ad honorem, Jardín Botánico de Madrid, CSIC. Escritora. Académica de Jakiunde.

2022ko urtarrilak 14: El lenguaje de la luz en el cine, Javier Aguirresarobe, director de fotografía. Académico de JAKIUNDE.

2022ko martxoak4: Eraldaketa globalari neurria hartzen, Andoni Eizagirre, Soziologia irakaslea eta ikertzailea, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea.

2022ko martxoak 25:Gastronomia eta digitalizazio, Ekaitz Esteban, Datuen kudeaketa eta analisi estatistikoen irakaslea, Basque Culinary Center.

 

DONOSTIA I ZIKLOA, Aquariumen eta Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera):

2021eko azaroak 19 (Aquarium):, COVID-19ak eragindako trafiko murrizketak eragin positiboa izan zuen airearen kalitatean: Donostia eta Iruñeko adibideak. Iker Aranjuelo, Nafarroako IdAB-Agrobioteknologia Institutuan nekazaritza Iraunkorraren eta Klima Aldaketaren Taldeko buru (IDAB-CSIC-Centro Superior de Investigaciones Científicas).

2021eko abenduak 17 (Kutxa Kultur Plaza): NANOzientzia-fikzio,Aran García-Lekue, Ikerbasque ikerlaria, Donostia International Physics Center (DIPC).

2022ko urtarrilak 14 (Kutxa Kultur Plaza): Presente y futuro de los festivales de cine, José Luis Rebordinos, director SSIFF-San Sebastian International Film Festival.

2022ko otsailak 22 (Kutxa Kultur Plaza): People and Society through Music and Art, Robert Treviño, conductor of Euskadiko Orkestra.

2022ko martxoak 12 (Kutxa Kultur Plaza): ¿Fue Homo sapiens la única especie humana inteligente en el pasado?, Concepción de la Rua, catedrática Antropología Física, UPV/EHU; académica de Jakiunde.

DONOSTIA II ZIKLOA, Carlos Santamaria Zentroko audtoriumean, UPV/EHU eta San Telmo Museoan:

2021eko azaroak 5 (CSZ): Berrikuntza suspertzen: Eusko Jaurlaritza Google berrian bihur liteke?, Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia, irakaslea eta ikertzailea, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.

2021eko abenduak 17 (CSZ): Suicidio: factores de riesgo y de prevención, Enrique Echeburua, Catedrático emérito de Psicología Clínica, UPV/EHU; académico de Jakiunde.

2022ko urtarrilak 14 (CSZ): Zientzaren izarrak eta zulo beltzak, Ana Galarraga, zientzia-dibulgatzailea, Elhuyar Fundazioa.

2022ko otsailak 11 (CSZ): Inteligencia Artificial: Enseñando a ver a las máquinas, Oihana Otaegui, Dirª Dept. Sistemas Inteligentes de Transporte, VICOMTECH; académica de Jakiunde.

2022ko martxoak 4 (STM-San Telmo Museoa): Where have you all been? Women artists in Gipuzkoa, Haizea Barcenilla, profesora Depto. Historia del Arte y de la Música, Facultad Bellas Artes, UPV/EHU.

Datorren ikasturteko JAKIN-MINA egitasmoak irailean iritsiko dira ikastetxetara.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top