JarduerakJakin-Mina
Bizkaiko JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Bizkaiko JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Bizkaian, JAKIN-MINA 2021-2022 zikloen ziurtagiri banaketa ekitaldia Bilboko Arte Ederren Museoan egin genuen, Eusko Jaurlaritzako Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuarekin.

Ekitaldia Jakiundeko idazkariak, Jakeline Barkerrek aurkeztu zuen, eta Juan Ignacio Pérez lehendakariak Akademiaren berri eman zien bertaratutako ikasleei eta irakasleei. Ekitaldian izan ziren, era berean, Jakiundeko beste bi kide: Miguel Zugaza, museoko zuzendaria, eta Sonia Gaztambide, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko endokrinologia eta nutrizio saileko burua, eta Bilboko zikloetako bateko aurkezlea.

Egitasmoaren 11. edizio honetan, JAKIN-MINA Bilbo I eta Bilbo II zikloek, Bizkaiko 18 ikastetxetako DBH 4. mailako 106 ikasle erakarri dituzte:

- BEURKO (Barakaldo)

- AMOR MISERICORDIOSO (Bilbo)

- BOTIKAZAR (Bilbo)

- IKASBIDE Ikastetxea (Bilbo)

- KIRIKIÑO IKASTOLA (Bilbo)

- NTRA. SRA. DEL CARMEN (Bilbo)

- SAN ADRIAN (Bilbo)

- ERANDIO BHI (Erandio)

- SAN PELAYO (Ermua)

- GERNIKA BHI (Gernika)

- SERBER ALTUBE IKASTOLA (Gernika)

- NTRA. SRA. DE LAS MERCEDES (Leioa)

- LAURO IKASTOLA (Loiu)

- LARRAMENDI IKASTOLA (Mungia)

- ANDER DEUNA (Sopela)

- LAUAXETA IKASTOLA (Zornotza)

- SAN PELAYO (Ermua)

- ZALLA BHI (Zalla)

106 gazte guztira, 82 neska eta 24 mutil, horietatik 87 ikaslek, 65 neskek eta 25 mutilek, jaso duet diploma zikloak dituen bost hitzaldietatik, gutxienez, lau hitzaldietara joateagatik. Hauek izan dira amaitzear dagoen ikasturteko gaiak eta hizlariak Bizkaian:

BILBO I ZIKLOA, Deustuko Unibertsitateko La Comercialen

2021eko azariak 19: Proteínas: las actrices principales de nuestras células, Ugo Mayor, Ikerbasque Research Professor, UPV/EHUko Biokimika Saila.

2021eko abenduak 17: Ondo gordetako sekretua: egunero erabiltzen ditugun tresnen algoritmo ezkutuak, María Jesús Esteban, Université Paris-Dauphine-eko irakaslea; CNRS-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria, Frantzia; Jakiundeko kidea.

2022ko urtarrilak 14: Oreina bilakatu zen neska, Mariasun Landa, idazlea; Jakiundeko kidea.

2022ko otsailak 4: Trucos mentales, Helena Matute, Catedrática de Psicología Experimental, Universidad de Deusto, académica de Jakiunde.

2022ko martxoak 4: Climate change: The tip of the iceberg, Unai Pascual, Ikerbasque Research Professor, Basque Centre for Climate Change (BC3).

BILBO II ZIKLOA, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan

2021eko azaroak 5: From Haro to New York: A boat trip exploring the Earth´s subsurface through applied mathematics, David Pardo, researcher at BCAM-Basque Center for Applied Mathematics and UPV/EHU; member of Jakiunde.

2021eko abenduak 17: Música... ¿para qué?, Fernando Velázquez, compositor (El Orfanato, Lo Imposible, Ocho apellidos vascos, Un monstruo viene a verme…). 

2022ko urtarrilak 21: Emakume Ikertzailea Neuropsikologian, Naroa Ibarretxe, Neuropsikologia irakaslea eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.

2022ko otsailak 18: ¿Cómo nos ha afectado la crisis del COVID en nuestros valores y en nuestras relaciones con los demás?, Edurne Bartolome Peral, profesora e investigadora, Facultad de Ciencias Sociales y Humanas, Universidad de Deusto, miembro de Jakiunde.

2022ko martxoak 25: Eguzki Sistema: planetak ez ezik, Naiara Barrado, Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea, Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU.

JAKIN-MINA 2022-2021 egitasmo berria irailean iritsiko da ikastetxetara.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top