JarduerakJakin-Mina
Nafarroako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Nafarroako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Nafarroako JAKIN-MINA ziurtagirien banaketa maiatzaren 6an egin zen Nafarroako Unibertsitateko Museoan, Juan Cruz Cigudosa, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa digitaleko kontseilariarekin, Juan Ignacio Perez Akademiako lehendakaria eta Iciar Astiasarán lehendakariordearekin batera.

Jakeline Barker, Jakiundeko idazkariak egin zuen ekitaldiaren sarrera eta jarraian Jakiundeko lehendakariak Akademiaren berri eman zien, Jakiunderen izaera eta helburuak azalduz, bertaratu ziren DBH 4. mailako ikasleta eta irakasle, ikasketauru eta orientatzaileei.

Ondoren, Juan Cruz Cigudosa kontseilariak "¿Por qué pasé de científico a político? La clave para fortalecer el conocimiento en la sociedad" hitzaldia eskaini zuen, bere lan ibilbidea bertaratutakoei azaldu zielarik.

Amaitu berri den JAKIN-MINA 2021-2022 edizioa hamaikagarrena izan da Iruñan, eta bosgarrena Tuteran, eta Nafarroako eramu guztietako 9 ikastetxetako 60 ikaslek, 41 neska y 19 mutilek, hartu dute parte.

Hauxek ikastetxeak:

  • Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz)
  • Instituto Amazabal (Leitza)
  • Instituto Navarro Villoslada (Iruña)
  • Colegio La Conpasión Escolapios (Iruña)
  • Ikastola Paz de Ciganda (Atarrabia-Villaba)
  • Instituto Pedro de Atarrabia (Atarrabia-Villaba)
  • Instituto Toki Ona (Bera)
  • Valle del Ebro (Tudela)
  • Ikastola Argia (Fontellas)

60 parte hartzaileetatik 50 ikaslek jaso zuten JAKIN-MINA diploma, ziklo bakoitzak dituen bost hitzaldietatik gutxienez lautan parte hartu izanagatik.

2021-2022 edizioko hitzaldien zerrenda, Iruñan:

2021eko azaroak 19: Regenerative buildings: utopia or achievable reality?, Amaia Zuazua; Diseinu graduko irakaslea, Arkitektura Eskola, Nafarroako Unibertsitatea.

2021eko abenduak 17: ¿Por qué matemáticas?, Gustavo Ochoa, Estadistika, Informatika eta Matematika irakaslea, UPNA/NUP, Nafarroako Olinpiada Matematikoaren antolatzailea.

2022ko urtarrilak 21: Nafarroako konkista bere bosgarren mendeurrenean (1512/1522-2022), Roldán Jimeno, Zuzenbidearen HIstoriako irakaslea, UPNA/NUP; Iura Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa; JAKIUNDEko kidea.

2022ko otsailak 11: ¿Se puede mejorar la calidad del aire de las ciudades? Lecciones aprendidas de la COVID-1, Jesús Mari Santamaría, Kimika Analitikoko katedraduna, Ingurugiro kalitatearen Laborategi Integratuko (LICA) zuzendari teknikoa, Biodebibertsitatea eta Ingurugiroa Institutuko zuzendaria (BIOMA).

2022ko martxoak11: Música: ¿oír o escuchar?, Teresa Catalán, konpositorea, Konposizio eta Instrumentazio katedradun emeritua, 2017ko Musika Sari Nazionala, JAKIUNDEko kidea.

2021-2022 edizioko hitzaldiak Tuteran:

2021eko azaroak 19, ¿Podemos ser actores en el campo de la Inteligencia Artificial?, Humberto Bustince, Konputazio Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPNA/NUP; JAKIUNDEko kidea.

2021eko abenduak 17, ¿Somos lo que comemos?, Idoia Labayen, Osasun Zientzien Saila; ELIKOS (Elikadura, ariketa fisikoa eta Osasuna - Nutrición, Actividad Física y Salud) ikerketa saileko arduraduna, UPNA/NUP.

2022ko urtarrilak 21, Reflexiones en torno al descubrimiento de América, Mercedes Galán, Zuzenbidearen Historiako katedraduna, Nafarroako Unibertsitatea.

2022ko otsailak 4, Naturaleza y ciudad. Entornos urbanos sostenibles y calidad de vida, Juan José Pons, Geografia eta Lurraldearen antolakuntza irakaslea, Nafarroako Unibertsitatea.

2021ko martxoak 4, Language and Languages, Culture and Cultures, Tradition and Traditions, Justo Lacunza, Pontificio Instituto de Estudios Árabes e Islámicos (PISAI) erakundeko errektore ohia; JAKIUNDko kidea.

JAKIN-MINA 2022-2023 egitarau berria irailean iritsiko da ikastetxetara.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top