JarduerakJakin-Mina
JAKIN-MINA 2022-2023 ARABA ziurtagiri banaketa ekitaldia

JAKIN-MINA 2022-2023 ARABA ziurtagiri banaketa ekitaldia

Arabako JAKIN-MINAren XII. edizioa apirilaren 27an itxi zen, DBHko 4. mailako 14 ikasleri bertaratze-ziurtagiriak emanez. Honako ikastetxetako ikasleek hartu zdute parte 2022-2023 edizioan: Ekialdea, Mendebaldea, Koldo Mitxelena eta Miguel de Unamuno institutuak, Armentia Ikastola, Ikasbidea Ikastola, San Viator eta CEU Virgen Niña.

22 izan ziren programan izena eman zutenak (18 neska eta 4 mutil), eta horietatik 14 izan dira zikloa osatzen duten bost hitzaldietatik gutxienez laura bertaratu direnak (12 neska eta 2 mutil).

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiaren eskutik jaso zuten diploma ikasleek, Gasteizko Foru Jauregian. Ekitaldian izan ziren Agustin Azkarate eta Ivan Igartua akademikoak, UPV/EHUko Arkeologian eta Eslaviar Hizkuntzalaritzan katedradunak, hurrenez hurren. Beraiek izan dira zikloko hizlariak aurkezteko arduradunak, Akademiako Lourdes Basabe, Joakin Gorrotxategi eta Diego Lopez de Ipiñarekin batera.

JAKIN-MINAk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesa eta UPV/EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza ditu EAEn. Araban, halaber, Artium Museoaren laguntza du, JAKIN-MINA zikloaren egungo egoitza baita.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top