JarduerakJakin-Mina
Arabako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Arabako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa

Arabako JAKIN-MINA 2021-2022 ziurtagiri banaketa ekitaldia Arabako Foru Aldundian egin zen amaizatren 16an, ikasleei harrera Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak egin zielarik.

Ekitaldian, Juan Ignacio Perez Jakiundeko lehendakariak egin zuen sarrera, ikasleei Akadeiaren berri emanez eta jarraian diputatu nagusiak hitz egin zuen, parte hartzaileak zorionduz eta egitasmoak eskaintzen duen aukeraren aurrean hartutako jarrera azpimarratuz.

Amaitu berria den JAKIN-MINA egitasmoak 11. edizioa bete du ikasturte honetan eta DBH 4. mailako 4 ikastetxetako 32 ikaslek, 27 neskek eta 5 mutilek hartu dute parte. Honako hauek ikastetxeak:

- Ikasbidea Ikastola (Durana)

- Koldo Mitxelena, (Vitoria-Gasteiz)

- San Viator, (Vitoria-Gasteiz)

- CEU Virgen Niña,  (Vitoria-Gasteiz)

32 ikasletatik 20k jaso zuten ziurtagiria, zikloak dituen bost hitzaldietatik gutxienez lautara etortzeagatik. Hauxe izan da egitaraua:

2021eko azaroak 5: Desde la academia al emprendimiento: un camino vital en la vida de un científico, Gorka Orive, Profesor Facultad de Farmacia UPV/EHU, fundador empresa biotecnológica Geroa Diagnostics.

2021eko abenduak 17: Internet of People: towards a Human-centric computing for Social Good, Diego López de Ipiña, director of DeustoTech-Societal Challenges Unit, DeustoTech – Deusto Institute of Technology, University of Deusto.

2022ko urtarrilak 21: Hizkuntza eta zientzia: Burmuin elebidunen misterioak, Mikel Santesteban, UPV/EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kidea.

2022ko otsailak 11: Cambio climático, en el pasado y el presente, Mª José Iriarte, Profª. de investigación Ikerbasque, Grupo Consolidado de Investigación en Prehistoria, ámbito de la Arqueología y la Paleobotánica, UPV/EHU.

HItzaldiak UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian eta Artium Museoko auditorioan egin ziren.

Irailean iritsiko da ikastetxetara 2022-2023 ikasturteko JAKIN-MINA egitaraua.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top