JarduerakJakin-Mina
Hezurretan idatzia. Bilboko Arkeologia Museoko erakusketaren bisitaldia

Hezurretan idatzia. Bilboko Arkeologia Museoko erakusketaren bisitaldia

Jakin-mina 2015-2016 Bilboko Arkeologia Museoan ikusgai dagoen "Hezurretan idatzia" erakusketaren bisitaldiarekin hasi zen Bizkaian, azaroaren 13an. Jakiundeko kide den Concepción de la Rúa eta Montse Hervella antropologoek antolatu dute erakusketa, eta Hervella irakasleak berak gidatu zituen lehen bisitariak erakusketan zehar. Jakin-mina egitasmoan Bizkaian parte hartzen ari diren 135 ikasleek izango dute erakusketaren bisita gidatua egiteko aukera. 

Montse Hervella, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakasleak gidatutako bisitan Bizkaiko honako ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte: Arratia (Igorre), Ayalde (Lauroeta), Begoñako Andra Mari-La Salle (Sestao), IES Beurko BHI (Barakaldo), IES Durango, IES Erandio, Esclavas (Bilbo), Kirikiño (Bilbo), Lauaxeta (Zornotza), Mercedarias (Leioa), Saturnino de la Peña (Sestao), IES Zalla (Mimetiz) eta IES Zunzunegui (Portugalete), Arabako La Milagrosa ikastetxeaz gain (Laudio).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top