JarduerakJakin-Mina
Genes, tecnonolgía y futuro, Iñaki Pinillosen hitzaldia

Genes, tecnonolgía y futuro, Iñaki Pinillosen hitzaldia

Iñaki Pinillos, NASERTIC-eko zuzendari eta JAKIUNDEko kide urgazle gazteak, Iruñeko JAKIN-MINA zikloko lehenengo hitzaldia eskaini zuen, Genes, tecnología y futuro, joan den ostiralean, azaroaren 20an, Zoom bitartez, NASERTIC-etik, bizi dugun egoera dela eta, CIVICANen jendaurrean egin ezin zenez gero.

Hasi berri den zikloan izena eman duten 4. DBHko ikasleak honako ikastetxetakoak dira: Atarrabiako Pedro de Atarrabia, Larraintzar eta Zizurreko institutuak, Berako Toki Ona, Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastola, eta Iruñeko Navarro Villoslada eta Miravalles-El Redín ikastetxeak.

Hitzaldia Humberto Bustince, Nafarroako Unibertsitateako Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta JAKIUNDEko hautazko kide osoak aurkeztu zuen, eta amaieran berak egin zituen moderatzaile lanak ikasleek hitzaldiari buruzko galderak egiterakoan.

Lotura honetan hitzaldia EITBko KOSMOS atalean:

Bideoa: 1. atala. Jakin-mina 2020 | EITB alacarta | Televisión y radio a la carta


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top