JarduerakJakin-Mina
Nekazaritza berri baterako tresna bioteknologikoak, Nora Alonsoren hitzaldia

Nekazaritza berri baterako tresna bioteknologikoak, Nora Alonsoren hitzaldia

Otsailaren 17an, Nora Alonso Casajús, Iden Biotechnology enpresa nafarreko zuzendari nagusi eta Jakiundeko kide urgazle gazteak "Biotechnological tools for a new agriculture" Jakin-mina hitzaldia eskaini zuen Nafarroako Unibertsitatean.

Nora Alonsok Nafarroako Unibertsitatean egin zituen Biologia ikasketak eta NUPen egin zuen Biologia doktoreagoa. Iden Biotechnology enpresako sustatzaile eta sortzailetako bat izan zen, eta 2005. urtetik zuzendari nagusia da bertan, 2015eko urtarrilera arte enpresako administrazio-kontseiluko lehendakaria izan zelarik.

Nora Alonsok  Premio Ideactiva al mejor proyecto innovador de negocio jaso zuen 2005ean, Premio ENISA de Innovación 25 aniversario 2007ko azaroan,
Premio emprendedor XXI sarian finalista izan zen 2008an, eta 2011n Massachusetts Institute of Technology-MITeko Technology Review argitalpenak antolatzen duen TR35 Spain 2011 sarirako izendatu zuten.

Iden Biotechnologyri dagokionez, Kordobilan dagoen enpresak hainbat aitorpen jaso ditu, besteak beste, 2016an Nafarroako azken hamarkadako konpainia onenetakoa izatea; enplegu sorrerari AJE Navarra saria; eta SomosEmpresa saria berrikuntza atalean.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top