JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina 2015-2016 Gipuzkoa ziurtagiri banaketa

Jakin-mina 2015-2016 Gipuzkoa ziurtagiri banaketa

Gipuzkoako Foru Aldundian jaso zituzten Jakin-mina 2015-2016 parte hartze ziurtagiriak Donostiako bi zikloetan eta Arrasateko zikloan parte hartu zuten ikasleek.

Gipuzkoako 23 ikastetxetako 123 ikaslek hartu dute parte Jakin-minaren bosgarren edizioan. Honako hauek parte hartu duten ikastetxeak: Eskoriartzako Almen ikastola, Donostiako Antigua-Luberri institutua, Bergarako Aranzadi Ikastola, Arrasateko institutua, Donostiako Axular ikastetxea, Beasaingo institutua, Donostiako Bidebieta institutua, Arrasateko Gaztelupe-Arimazubi, Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Andoaingo La Salle-Berrozpe, Errenteriako Langaitz, Andoaingo Leitzaran institutua, Zumaiako Maria eta José ikastetxea, Errenteriako Orereta Ikastola, Pasaia Lezo Lizeoa, Donostiako San Patricio eta Santa Teresa ikastetxeak eta Santo Tomas lizeoa, Soraluzeko institutua, Donostiako Usandizaga Peñaflorida ikastetxea, Ibarrako Uzturpe Ikastola, eta Donostiako Zubiri Manteo institutua.

Ekitaldia maiatzaren 15ean zian zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Donostiako Gipuzkoa Plazan. Jesus M. Ugalde Jakiundeko lehendakariak zabaldu zuen ekitaldia bertaratutako ikasleei zuzendutako hitzaldi labur batekin, eta jarraian hitz egin zuten Jakin-mina egitasmoaren lehenengo koordinatzaile eta Basque Centre for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko zuzendaria, José Mª Asua jakitunak, eta Mondragon Unibertsitateko errektore ohi eta Arrasateko ziklo berriko aurkezleak, Iosu Zabala jakitunak. Amaitzeko, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak hitz egin zien ikasleei, ziurtagiriak banatu baino lehen.

Ziurtagiriak jaso eta gero, ikasle eta ikasleek freskagarri bat hartu eta Foru Aldundiaren egoitzaren bisita gidatua egiteko aukera izan zuten.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top