JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Araba 2014/15, ziurtagirien banaketa Gasteizen

Jakin-mina Araba 2014/15, ziurtagirien banaketa Gasteizen

Gasteizko Samaniego IPI, Ikasbidea, Mendebalde, Ekialdea, Koldo Mitxelena, Armentia Ikastola eta Olabide Ikastola ikastetxeetako 23 ikaslek jaso zituzten ziurtagiriak Jakin-mina saioko 5 hitzaldietan parte hartzeagatik. Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari teknikoak izan zuen ziurtagiriak banatzeko ardura.

Ekitaldia maiatzaren 22an izan zen, Santa Maria katedraleko atarian. Juan Ignacio Lasagabasterrekin batera izan zen Agustin Azkarate Arkeologia katedraduna eta Jakiundeko kidea, ikasturte honetan Jakin-mina ekimenean parte hartu duten ikastetxeetako irakasleez gain. Banaketa egin eta gero, Lasagabaster jaunak katedrala bisitatzera gonbidatu zituen guztiak bere gidaritzapean.

Bigarrenez banatu dira Arabako Jakin-mina ziurtagiriak Santa Maria katedraleko atarian, eta Fundazioko zuzendari teknikoaren hitzetan, aurrerantzean ere hala izango da, Jakin-mina egitasmoarekin bat egin nahi baitu Fundazioak.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top