JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Arabak ekuatorea gainditu du

Jakin-mina Arabak ekuatorea gainditu du

Jakin-mina Araba zikloak ekuatorea gainditu du Lourdes Basabe-Desmonts irakaslearen "Integrated microfluidics, lab on a chip technology" hitzaldiarekin. Lourdes Basabe-Desmonts Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko irakaslea da.

Hitzaldia ez zegoen hasierako egitarauan, Carlos Álvarez Gila gaixo zegoenez gero hartu baitzuen parte. Halere, Carlos Álvarez Gila, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko irakasleak, eman ez duen "Etorkinak gara behe laino artean?"  hitzaldia Jakin-minaren datorren edizioan gustora eskainiko duela adierazi digu.

Jakin-mina Araba zikloaren edizio honetan parte hartzen ari diren DBH 4. mailako ikasleak honako ikastetxeetakoak dira: Gasteizko Ekialdea, Ikasbidea Ikastola eta Sagrado Corazón Carmelitas eta Aguraingo Aniturri.

Jakin-mina zikloa "Por qué sentimos placer cuando consumimos drogas" hitzaldiak hasi zuen, Joan Sallés Elvira, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologia Saileko irakaslearen eskutik. Argazkietan Sallés irakaslea Jakiundeko kide Agustin Azkaraterekin batera ikus dezakegu, azken honek aurkeztu baitzuen bere saioa.

Bigarren hitzaldia "Winter is coming: approaching to the palaeoenvironment and palaeoclimate", Naroa Garcia Ibaibarriaga, UPV/EHUko Historia Fakultateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasleak eskaini zuen.  

Drogak, historiaurreko klima eta fluidoak hizpide izan eta gero, hurrengo gaiak zinea ("Zinema: Teoritik praktikara eta alderantziz", Kepa Sojo, UPV/EHUko Letren Fakultateko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea) eta ikerketa zientifikoan diziplina anitzeko taldekideek ikerketa zientifikoan duten garrantzia izango dira ("¿Equipos multidisciplinares para la ciencia?", Lide Rodríguez-Martínez, Egoera solidoko kimikan doktore eta CIC-Energigunen ikerketa-talde buru).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top