JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Euskal Esperientziak Zientziaren Zabaldundean 2018 (EEZZ2018) kongresuan

Jakin-mina Euskal Esperientziak Zientziaren Zabaldundean 2018 (EEZZ2018) kongresuan

Euskal Esperientziak Zientziaren Zabalkundean (EEZZ2018) UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatutako kongresuan, Jakin-mina hitzaldi zikloa aurkeztu zuen Jakiundek.

Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohi eta Jakiundeko ohorezko akademikoak aurkeztu zuen jendaurrean Jakin-mina, DBH 4. mailako gazteentzako hitzaldi zikloa. Egitasmoak zazpi edizio bete ditu eta Euskal Autonomia Erkideagoko eta Nafarroako 2.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte denbora honetan.

Jakin-mina egitasmoak 10 zikloetan banatutako 50 hitzaldi eskaintzen ditu hiriburuetan (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea) eta baita Tuteran, Nafarroan, eta Gipuzkoan Arrasaten ere. Iosu Zabala jakituna da, hain zuzen ere, hiru edizioetan MUko Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen den zikloko aurkezlea.

EEZZ2018 kongresuaren helburua kultura zientifikoa gizartean bultzatzea da, gizarte askeago bat eraiki eta etorkizuneko erronka eta erabakiei arduraz erantzuteko gai izango den gizadia eratzeko. Horretarako, zientzia zabalkundea derrigorrezkoa denez gero, eta zientziaren dibulgazioan gero eta ekimen eta proiektu gehiago aurkezten direnez urtero, antolatzaileek testuingurua egokia eskaini nahi izan zioten komunitateari esperientziak eta proiektuak partekatu eta zientzia zabalkundearen erronkak aztertzeko. Hartu eman hori gurea bezalako komunitate batentzat beharrezkoa dela uste dutelako.

Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak zabaldu zuen Materialen Fisika Zentroak (CFM), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Center-DIPCk antolatutako kongresua. 

Kongresuaren sarrera hitzaldia Jakiundeko blogean.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top