JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Gipuzkoa 2014/15, ziurtagirien banaketa Donostian

Jakin-mina Gipuzkoa 2014/15, ziurtagirien banaketa Donostian

Gipuzkoako Jakin-mina saioetan parte hartu duten ikasleek José Mª Asua,  Jakiundeko kide eta Basque Center for Macromolecular design & engineering-Polymat Fundazioa ikerguneko zuzendariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria.

Ekitaldia maiatzaren 15ean egin zen Donostiako UPV/EHUko Ibaeta campuseko Joxe Mari Korta ikergunean. Bertan eskaintzen ditu Jakin-minak hitzaldiak eta hantxe ditu bulego eta laborategiak polimeroak ikertzen dituen zentroak. Banaketa egin eta gero, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko laborategiak bisitatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Ikasturte honetan 69 ikaslek jaso dute parte hartze ziurtagiria Jakin-mina saioko hitzaldi guztietara etortzeagatik. Donostian 5 hitzaldiko bi ziklo antolatu dira eta ikasle bakoitzak dagokion zikloko hitzaldi guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen du. 

Gipuzkoako 11 ikastetxeetako ikasleek jaso dituzte ziurtagiriak aurten: Donostiako Antigua-Luberri, Axular Lizeoa eta Usandizaga-Peñaflorida; Toki Alai (Irun), Pasaia-Lezo Lizeoa, Beasain BHI, Soraluze BHI, Hernani BHI, Maria eta José (Zumaia), Leitzaran (Andoain) eta Haurtzaro Ikastola (Oiartzun).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top