JarduerakJakin-Mina
Jakin-mina Nafarroak ekuatorea gainditu du

Jakin-mina Nafarroak ekuatorea gainditu du

Jakin-mina Nafarroa saioko hitzaldiak Nafarroako Unibertsitatean eskaintzen ari dira edizio honetan, eta honako ikastetxeetako ikasleak ari dira parte hartzen: Altsasuko institutoa, Andra Mari Ikastola (Etxarri-Aranatz), Askatasuna (Burlata), El Redín (Zizur), Eunate (Iruñea), Garraldako institutoa, Liceo Monjardín (Iruñea), Pedro de Atarrabia (Atarrabia), San Fermin ikastola (Iruñea), Toki Ona (Bera) eta Zizurko BHI (Zizur Mayor).

Zikloa azaroan hasi zuen Henar Urmeneta irakasleak (UPNA/NUP Estatistika eta Ikerketa Operatiboa Saila, UPNA/NUP) "El uso de la estadística en los medios de comunicación" hitzaldiarekin (argazkian).

Ondoren, "Gestión de la identidad en redes sociales" hitzaldia eskaini zuen abenduan Charo Sádaba irakasleak (Marketing espezializatua, Nafarroako Unibertsitatea) eta "Arkitektura edo matxinada" José Ángel Medina irakasleak (Arkitektura Fakultatea, Nafarroako Unibertsitatea), urtarrilaren 16an.

Hurrengo hitzaldiak, "Biotechnological tools for a new agriculture", otsailaren 17an, eta "El Derecho como ciencia, como cultura y como parte de nuestras vidas", martxoaren 31ean, Nora Alonso Casajús, Iden Biotechnology enpresako zuzendari nagusi eta Jakiundeko kideak, eta José Francisco Alenza, Administrazio-Zuzenbide katedraduna eta UPN/NUP-eko Zuzenbide Fakultateko dekanoak eskainiko dituzte, hurrenez hurren.


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top