JarduerakJakin-Mina
Elefantearen belarria: Arkitektura eta Biologia bero transferentziari aplikatuak

Elefantearen belarria: Arkitektura eta Biologia bero transferentziari aplikatuak

Jakin-mina 2015-2016 azaroaren 6an hasi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusean Iruñean, César Martín Gómez irakaslearen eskutik. Cesar Martinek Instalakuntzak ikasgaia irakasten du Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

Elefanteek gorputzeko beroa belarrietatik disipatzen duten moduari erreparatu diote Cesar Martin Arkitekturan doktoreak eta bera kide den jakintza-alorren arteko taldeak, etorkizunean eraikin handietan erabil ahal izango litzatekeen prototipoa sortzeko. Ikerketa-taldeak sortutako "elefantearen belarri" ereduaren bitartez, eraikin handietan sortzen den beroa, gaur egun energia eta mantentze kostu handiak dituzten makinak eta baliabideak erabili behar izan gabe kanporatu ahal izango litzateke eraikin handi horietatik. 

2015-2016 ikasturtean honako ikastetxeek hartzen dute parte Jakin-mina Nafarroa egitasmoan: Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Aralarko Mikel Donea I (Altsasu), Askatasuna (Burlata), Atarrabiako Petri BHI, San Fermin Ikastola (Iruñea), Tierra Estella-Lizarraldea, Toki Ona (Bera) eta Zizur BHI (Zizur Handia).


Araba



Bizkaia



Gipuzkoa



Nafarroa


top