Jesus Altuna eta Concepción de La Rúa jakitunek koordinatutako jardunaldia urriaren 30ean egin zen eta Ekosistema bateko elementu desberdinak kontutan izanik (hala nola, klima, paisaia, landaredia eta fauna), iraganeko aldaketa klimatikoek gizakion bizimoduan eta eboluzioan izandako eragina aztertu zituen.
Jardunaldian aztertutako Kuaternario garaiaren (azkenengo 2 m.u.) ezaugarri nagusienetariko bat glaziazio zikloen agerpena izan zen. Epealdi glaziarrak eta interglaziarrak hurrenez hurren txandakatzeak espezieen banaketan eta gizakien hedapenean eragin zuzena izan zuen.
Bizkaia Aretoan egindako jardunaldiak eserleku guztiak bete zituen. Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileek hartu zuten parte Lurreko espezie ugariek jasandako bost suntsipen handiak aztertu zituen jardunaldian. Gaur egun ere etengabe ari da Lurra eraldaketak jasaten, gehiegizko biztanleria, ekosistemen higadura eta mundu mailako berotzearen ondorioz. Faktore hauek oraingoz neurtu ezin diren aldaketa ekologikoak dakartzate.
Jardunaldiak aztertu zuenez, iraganak argi erakusten digu krisialdiek eboluzioa eta aukera berriak eragiten dituztela, krisialdien aurretik loratzeko baldintzarik ez zuten espezieentzat onuragarri izaten direlako baldintza berriak.
Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Antropologia fisikoko katedradunaren hitzetan, "Planetak iraungitze-data du eta zaindu egin behar dugu, halere, krisialdien ondoren beti sortu izan dira aukera berriak".
Berehala izango da ikusgai web honetan "Krisialdi klimatikoa eta giza eboluzioa" jardunaldiko grabaketa.
www.deia.com/2015/10/31/sociedad/euskadi/despues-de-las-crisis-hay-nueva-evolucion-y-mas-oportunidades
Basque Culinary Center, 2014ko urriaren 24a
Zahartzea edo adintzea gaur egungo erronka handienetakoa da. Gero eta luzaroago bizi gara medikuntzaren eta gizartearen aurrerakuntzei esker. Lorpen honek berarekin dakar errealitate...
AlhóndigaBilbao, 2014ko urriaren 29a
Jakiundek “Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri” jardunaldia antolatu zuen joan den urriaren 29an AlhóndigaBailbaon. Krisiak 2014 egitasmoaren baitan...
Chillida-leku, 2014ko urriaren 1a
Urriaren 1ean Chillida-lekun antolatu zuen Jakiundek Krisiak 2014 egitasmoaren bigarren jardunaldia, XI. Nazioarteko Ontologia Kongresuaren irekiera ekitaldiaren baitan. Hauexek izan ziren...
Elay, Antzuola, eta Bergarako Udaletxea, 2014ko apirilaren 3a
Higgs Bosoiaren aurkikuntza (2012ko uztailaren 4a) aspaldiko zientzia aurkikuntzarik handienetarikoa eta mediatikoena ere, izan da. Ezin da ukatu aurkikuntza honek...