JarduerakKrisiak
Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri

Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri

AlhóndigaBilbao, 2014ko urriaren 29a

Jakiundek “Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri” jardunaldia antolatu zuen joan den urriaren 29an AlhóndigaBailbaon.  Krisiak 2014 egitasmoaren baitan Akademiak antolatu duen hirugarren jardunaldia izan da. Industria krisiak gure herriaren historia ekonomikoaren ezinbesteko erreferentzi izan dira, eta Euskal Herriak beste garai eta egoera bateko arazoei buru egiten jakin izan duenez, iraganeko eskarmentuak aberastuta etorkizunari bisita egin zitzaion jardunaldian, egun bizi dugun krisiari aurre egiteko bideak aztertzeko.

José Luis Larrea jakitunak koordinatutako ekitaldiak gure lurraldearen hainbat egituren eraldaketan protagonistak izan diren hizlariak bilduko zituen, hala nola, Jon Azua (Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde ohia), Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim), Ignacio Martín (Gamesa), Andoni Aldekoa (Bilboko Udala), Mª José Aranguren eta Mikel Navarro (Orkestra), eta Andres Arizkorreta (CAF), Mª Carmen Gallastegui, Pedro Miguel Etxenike, José Antonio Garrido eta Javier Retegi jakitunak.

SPRI- Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal AgentziaK babestu zuen jardunaldia eta AlhóndigaBilbao, Bilboko Udala eta Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Agentziaren laguntza izan zuen.

Honako esteka hauetan ikus daiteke jardunaldia:

www.spri.eus/es/actualidad-spri/contenidos-de-jornadas/crisis-e-industria-lecciones-del-pasado-para-construir-el-futuro

www.spri.eus/berriak-spri/jardunaldiak/espanol-crisis-e-industria-lecciones-del-pasado-para-construir-el-futuro

https://www.youtube.com/playlist?list=PLLSuBNwNaF7TjPc42F7S_zcfWIyd0bjVr

top