Elay, Antzuola, eta Bergarako Udaletxea, 2014ko apirilaren 3a
Higgs Bosoiaren aurkikuntza (2012ko uztailaren 4a) aspaldiko zientzia aurkikuntzarik handienetarikoa eta mediatikoena ere, izan da. Ezin da ukatu aurkikuntza honek Unibertsoa, alegia, materia eta denbora, modu osoenean azaltzen duen teoria, Eredu Estandarra izenekoa, ia erabat finkatzeko izan duen garrantzia. Ezin da ukatu Higgs bosoiaren ideiaren erakargarritasun estetikoa; Unibertsoa guztiz iragazten duen eremu bat, zeinen kitzikapenak Higgs Bosoiak diren, eta zeinek beste partikula elementalekin elkar eragiten duenean hauetariko bakoitzari duen masarekin hornitzen dion. Amaitzeko, ukaezinak dira, era berean, aurkikuntza honek eragingo dituen inplikazio filosofikoak eta eztabaida ontologiko/epistemologikoak.
Aurkikuntza honetan funtsezkoak izan dira Higgs bosoia antzemateko erabilitako tresna zientifiko itzelak. CERN-eko hadroien talkagailu handia (Large Hadron Collider, LHC) ez da nolanahiko aparailu zientifikoa. LHC azeleragailua -271.3º-tan lan egiten duen 27 kilometroko elektroiman supereroaleek osatutako eraztuna da eta Suitza eta Frantzia artean zulatutako tunel batean dago, Genevatik gertu. 1995ean hasi zen tresna erraldoi honen eraikuntza eta 2.000 milioi euro balio izan du azpiegiturak, esperimentuak egiteko 190 milioi euroko kopuruaz gain. Bestalde, urteko 220 milioiko aurrekontua du ordenagailuentzako eta datuen artxibatzerako, eta horri 18 milioi euro gehitu behar zaio elektrizitatea ordaintzeko. 2012ko datuen arabera, LHC azeleratzailearen urteko aurrekontua 765 milioi euro ingurukoa da.
Hortaz, Higgs bosoiaren aurkikuntza zientzia anitzen eta azeleratzailea eraiki duen industriaren arteko talde-lanaren fruitua da. Elkarlanaren garaipena. Natur zientziak, (super)konputazio zientziak, ingeniaritza mota ia guztiak, eta antolakuntza ingeniaritzaren arteko ahalegin bateratua. Halere, egitasmo zientifiko guztiei gertatzen zaien bezala, galdera gehiago sortu ditu erantzun dituenak baino, nahiz eta “ezagutzaren industria” delakoei etorkizun oparoa zabaldu dien.
Testuinguru honetan, Euskal Herriko hainbat enpresa protagonista “ezkutuak” izan dira Higgs bosoiaren aurkikuntzan. Hala nola, Elay Taldeak hainbat pieza egin ditu CERNeko LHC azeleratzailearentzako. Honek, Euskal Herriaren teknologia puntaren puntan jartzen du.
Teknologia hori posible egiten duten langileei honen guztiaren berri emateko asmoz, Jakiundek bi hitzaldi antolatu zituen 2014ko apirilaren 3an. Lehenengoan, Elay Taldeko langileak Hegoi Garitaonaindia CERN-eko ikertzailearekin elkartu ziren eta honek Elayn egindako tresnek Higgs bosoiaren aurkikuntzan izandako eginkizunez aritu zitzaien Antzuolako enpresaren egoitzan bertan. Hitzaldia 13:00etan izan zen eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Martín Garitano jaunak aurkeztu zuen.
Arratsaldez, Pedro Miguel Etxenikek, Jakiundeko Ohorezko presidenteak, hiritarrei zuzendutako hitzaldia eskaini zuen: “De lo pequeño a lo grande, de lo simple a lo complejo. La sublime utilidad de la ciencia inútil”, Bergarako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan.
Ekimenen honen bitartez, euskal gizarteari ezagutza zientifikoa gerturatu nahi izan zion Jakiundek, Akademiako jakitunen eta DIPCko (Donostia International Physics Center) ikertzaileeen laguntzarekin, eta baita Gipuzkoa Foru Aldundiaren, Bergarako Udaletxearen eta, bereziki, Elay Taldearen laguntzarekin ere; Elay Taldeko langileak izan baitziren jardunaldiko protagonista nagusiak, beraiek egindako piezen azken helburua jakiteko aukera izan eta gero.
paperekoa.berria.info/plaza/2014-04-10/038/001/teknika_bera_ere_ikerketa_bihurtzen_da_proiektu_honetan.htm
m.noticiasdegipuzkoa.com/2014/04/04/sociedad/boson-de-higgs-de-antzuola-al-mundo
Jesus Altuna eta Concepción de La Rúa jakitunek koordinatutako jardunaldia urriaren 30ean egin zen eta Ekosistema bateko elementu desberdinak kontutan izanik (hala nola, klima, paisaia, landaredia eta fauna),...
Basque Culinary Center, 2014ko urriaren 24a
Zahartzea edo adintzea gaur egungo erronka handienetakoa da. Gero eta luzaroago bizi gara medikuntzaren eta gizartearen aurrerakuntzei esker. Lorpen honek berarekin dakar errealitate...
AlhóndigaBilbao, 2014ko urriaren 29a
Jakiundek “Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri” jardunaldia antolatu zuen joan den urriaren 29an AlhóndigaBailbaon. Krisiak 2014 egitasmoaren baitan...
Chillida-leku, 2014ko urriaren 1a
Urriaren 1ean Chillida-lekun antolatu zuen Jakiundek Krisiak 2014 egitasmoaren bigarren jardunaldia, XI. Nazioarteko Ontologia Kongresuaren irekiera ekitaldiaren baitan. Hauexek izan ziren...