JarduerakKrisiak
Giza aberearen agerpena

Giza aberearen agerpena

Chillida-leku, 2014ko urriaren 1a

Urriaren 1ean Chillida-lekun antolatu zuen Jakiundek Krisiak 2014 egitasmoaren bigarren jardunaldia, XI. Nazioarteko Ontologia Kongresuaren irekiera ekitaldiaren baitan. Hauexek izan ziren proposatutako galderak: Naturak, bere bilakaeran, non, noiz eta nola bideratu zuen gizakiaren ezaugarriak dituen animali baten agerketa? Labur esanda, zer inarrospenek, zer oreka hausketak, zer krisi motak aurkitu zuen argia berebiziko premialdi honetan? Erantzun ugari eta ziurtasun gutxi dituzten galdera zaharrak dira, baina halere jardunaldian parte hartu zuten hizlariek galdera horiek erantzuten saiatu ziren.

Jardunaldian honako hizlari ospetsuek hartu zuten parte: Francisco Ayala, genetista (Kaliforniako Unibertsitatea, Irvine); Eudald Carbonell, arkeologoa eta antropologoa eta Atapuercako zuzendarikidea; Giovanni Boniolo, filosofoa (Milango Unibertsitatea); Jordi Agustí, paleontologoa eta Dmanisiko aztarnategiko zuzendaria (Georgia); eta David Lordkipanidze, Georgiako Museo Nazionaleko zuzendaria.

www.diariovasco.com/gipuzkoa/201410/01/ideario-griego-educacion-sustituido-20141001000439-v.html

www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/ciencia/201410/12/persona-puede-clonar-20141010181920.html

 

 

top