Basque Culinary Center, 2014ko urriaren 24a
Zahartzea edo adintzea gaur egungo erronka handienetakoa da. Gero eta luzaroago bizi gara medikuntzaren eta gizartearen aurrerakuntzei esker. Lorpen honek berarekin dakar errealitate berriak sortzen dituen premiei erantzun behar izatea. Luzaroan bizi ahal izatea egiazko aurrerapena izango da, bizimodu aktiboa eta osasuntsu batez gozatu ahal dugun heinean. Zahartzea gertakari konplexua denez gero, erantzun konplexuak eskatzen ditu. Gaiari modu eraginkorrez ekiteak jakin-alor anitzetik hurbiltzea eskatzen du.
Adintzea ikuspuntu desberdinetatik begiratu eta ikuspegi desberdin horiek aztertzea izan zen jardunaldiaren helburua, ikuspegi horiek guztiak garrantzitsuak direlako zahartzea ulertzeko, eta bizialdiaren luzapenak dakartzan erronka handiei irtenbide eraginkorrak emateko.
Hauexek izan ziren jardunaldian parte hartu zuten hizlariak:
Adolfo López de Munain, neurologoa, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Neurozientzia Ikerketa-arloko arduraduna.
Juan Carlos Arango, psikologoa, Birgaikuntzaren Neuropsikologian aditua.
Antonio Casado da Rocha, Bioetika irakaslea (UPV/EHU) eta Donostia Ospitaleko Asistentziaren Etikako Batzordekidea.
Unai Martín, Soziologia irakaslea (UPV/EHU) eta ikerlaria honako arloetan: Osasunaren soziologia, Biztanleriaren soziologia eta Gizarte ikerketako metodologiía eta teknikak.
Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailaren babesa eta Bartzelonako Unibertsitatea, SIForAge, Gisme, Basque Culinary Center eta Europako Batzordearen laguntza izan zuen.
Hona hemen Jakiundeko kide Javier Tejada jardunaldiaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa:
www.diariovasco.com/sociedad/salud/201410/25/envejecer-forma-saludable-esta-20141025001507-v.html
Jesus Altuna eta Concepción de La Rúa jakitunek koordinatutako jardunaldia urriaren 30ean egin zen eta Ekosistema bateko elementu desberdinak kontutan izanik (hala nola, klima, paisaia, landaredia eta fauna),...
AlhóndigaBilbao, 2014ko urriaren 29a
Jakiundek “Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri” jardunaldia antolatu zuen joan den urriaren 29an AlhóndigaBailbaon. Krisiak 2014 egitasmoaren baitan...
Chillida-leku, 2014ko urriaren 1a
Urriaren 1ean Chillida-lekun antolatu zuen Jakiundek Krisiak 2014 egitasmoaren bigarren jardunaldia, XI. Nazioarteko Ontologia Kongresuaren irekiera ekitaldiaren baitan. Hauexek izan ziren...
Elay, Antzuola, eta Bergarako Udaletxea, 2014ko apirilaren 3a
Higgs Bosoiaren aurkikuntza (2012ko uztailaren 4a) aspaldiko zientzia aurkikuntzarik handienetarikoa eta mediatikoena ere, izan da. Ezin da ukatu aurkikuntza honek...