Uxueko Udako Ikastaroak gai zientifiko eta sozialei buruzko hainbat konferentzia dibulgatiboren inguruan egituratzen dira, eta, hasiera batean, Pertseiden euria izaten den garaian egiten ziren, ikastaroen funtsezko bereizgarrietako bat zelako parte-hartzaileei Uxueko zerua gauez behatzeko aukera ematea, kontuan hartuta NASAren ustetan behaketa astronomikorako munduko toki onenetako bat dela, ia-ia argi-kutsadurarik ez dagoelako.
Ildo horretan, lehen ikastaroari "Uxuetik zerura" izena eman zioten, ondoren jarraipena izan duen bidea erakusteko. Zehazki, Astronomiari buruzko zenbait hitzaldi dibulgatibo eskaini ziren gai horretako adituen eskutik, eta, hitzaldien osagarri, dibulgazio zientifikoko beste zenbait jarduera eta Uxueko zeruaren gaueko behaketa, Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra elkarteak antolatuta.
2017an, astronomia eta elikadura izan zen ikastaroaren ardatza, eta espezialista batek hitzaldi bat eman zuen bioteknologiaren eta elikagai transgenikoen gainean, ogi-mamien plater tipikotik abiatuta.
2018an, film bat eskaini zen eta literaturari eta izarrei buruzko hitzaldi bat ere antolatu zen, programaren barnean. Urte hartan hizlari gisa parte hartu zuen, besteak beste, Manuel Seara Valerok, Radio Nacional de España irratiko A lomos de gigantes programaren arduradunak.
2019ko edizioan, bertaratuen kopurua gora zihoala ikusirik, programa zabaldu behar izan zen, minbiziaren gaineko hitzaldi bat barne hartzeko, Onkologia Medikoko Espainiako Sozietateko presidente Ruth Verak eman zuena. Musikari buruzko hitzaldi bat eta kontzertu bat ere eskaini ziren.
2020. urtean ez zen ikastarorik antolatu, pandemia zela-eta.
Azkenik, 2021ean, JAKIUNDE Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak bat egin zuen ikastaroak antolatzeko lanekin.
Bi ikastaro egin ziren 2021ean:
- Unibertsoaren soinua: musika, izarrak eta ohitura zaharrak
- Uxue Erresumako Unibertsitatea. Arte genero guztientzako zientzia,
Bi ikastaroetan, Iruña Cormenzana artistaren obren erakustaldi bat eskaini zen, Uxueko zenbait gune esanguratsutan.
2021eko UXUEKO UDAKO IKASTAROAK:"Unibertsoaren soinua: musika, izarrak eta ohitura zaharrak".
(Lehenengo ikastoroko bideo laburpena)
ABUZTUAK 7, larunbata
10:20h ARIMAREN HOTSAK
Manuel Seara Valero, A Hombros de Gigantes irratsaioko zuzendaria, Radio 5 (RNE).
11:30h ASTROEN HOTSAK
Iruñeko Ganbara Abesbatza, David Gálvezek zuzendua.
12:45h UXUEKO HISTORIA ETA KULTURA ONDAREARI BISITA GIDATUA
Esther Leza, Uxueko maistra.
16:30h IZARRETATIK PENTSAMENDU MAGIKORA
Teresa Catalán, Konpositorea, Vianako Printzea Saria 2021, Musika Sari Nazionala 2017, Jakiundeko kidea.
18:00h ASTRONOMIARI BURUZKO HITZALDIAK
Roberto García, Fernando Jáuregui, Javier Armentia, Joaquín Sevilla eta Astronavarra elkartea.
21:00h PERSEIDEN BEHAKETA
Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra elkarteak antolatua.
ABUZTUAK 8, igandea
10:30h EUSKAL PILOTA. Hitzaldia eta dokumentala
Olatz González Abrisketa, Antropología sozialeko irakaslea, UPV/EHU.
12:15h IBILALDI MUSIKALA GURE ONDAREAN ZEHAR: ZORTZIKOA, JOTA ETA ESTANPAK
Itziar Sánchez Remón, abeslaria
17:30h UXUEKO HISTORIA ETA KULTURA ONDAREARI BISITA GIDATUA
Esther Leza, Uxueko maistra
19:00h UNIBERTSOAREN HOTSA
María Bayo, sopranoa, Jakiundeko kidea
Hélène Lucas, pianoa
Vuelven los cursos de verano de Ujué, organizados por Jakiunde en el marco de los cursos de verano de la UPNA/NUP.
Los cursos se celebran durante dos fines de semana, el primero en julio y el segundo en agosto. Este año el...
El Orfeón Donostiarra fue el encargado de la música en el primer curso de verano de Ujué: "Evolución, del homo spiens al homo avataris" el sábado 30 de julio, y Peru Eizagirre Sextet cerró el curso el día 31.
La...
La edición de este año de los cursos de verano de Ujué comenzó con "Evolución, del homo sapiens al homo avataris", el 30 y 31 de julio. Organizado por la UPNA/NUP y Jakiunde con la coordinación del académico Humberto...
La soprano navarra María Bayo, académica de Jakiunde, junto con la pianista francesa Hèléne Lucas ofreció el concierto "El Sonido del Universo" en la iglesia-fortaleza de Ujué, el 8 de agosto de 2021, como clausura del...
Uxueko Uda Ikastaroak gai zientifiko eta sozialei buruzko hainbat konferentzia dibulgatiboren inguruan, eta, hasiera batean, Pertseiden euria izaten den garaian egiten ziren, ikastaroen funtsezko bereizgarrietako bat zelako...