Jarduerak
UXUE 2021: Erresumako Unibertsitatea. Arte mota guztientzako zientzia

UXUE 2021: Erresumako Unibertsitatea. Arte mota guztientzako zientzia

Uxueko Uda Ikastaroak gai zientifiko eta sozialei buruzko hainbat konferentzia dibulgatiboren inguruan, eta, hasiera batean, Pertseiden euria izaten den garaian egiten ziren, ikastaroen funtsezko bereizgarrietako bat zelako parte-hartzaileei Uxueko zerua gauez behatzeko aukera ematea, kontuan hartuta NASAren ustetan behaketa astronomikorako munduko toki onenetako bat dela, ia-ia argi-kutsadurarik ez dagoelako.

Ildo horretan, 2016an lehen ikastaroari "Uxuetik zerura" izena eman zioten, ondoren jarraipena izan duen bidea erakusteko. Zehazki, Astronomiari buruzko zenbait hitzaldi dibulgatibo eskaini ziren gai horretako adituen eskutik, eta, hitzaldien osagarri, dibulgazio zientifikoko beste zenbait jarduera eta Uxueko zeruaren gaueko behaketa, Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra elkarteak antolatuta.

2017an, astronomia eta elikadura izan zen ikastaroaren ardatza, eta espezialista batek hitzaldi bat eman zuen bioteknologiaren eta elikagai transgenikoen gainean, ogi-mamien plater tipikotik abiatuta.

2018an, film bat eskaini zen eta literaturari eta izarrei buruzko hitzaldi bat ere antolatu zen, programaren barnean. Urte hartan hizlari gisa parte hartu zuen, besteak beste, Manuel Seara Valerok, Radio Nacional de España irratiko A lomos de gigantes programaren arduradunak.

2019ko edizioan, bertaratuen kopurua gora zihoala ikusirik, programa zabaldu behar izan zen, minbiziaren gaineko hitzaldi bat barne hartzeko, Onkologia Medikoko Espainiako Sozietateko presidente Ruth Verak eman zuena. Musikari buruzko hitzaldi bat eta kontzertu bat ere eskaini ziren.

2020. urtean ez zen ikastarorik antolatu, pandemia zela-eta.

Azkenik, 2021ean, JAKIUNDE Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak bat egin zuen ikastaroak antolatzeko lanekin. Bi ikastaro egin ziren:

"Unibertsoaren soinua: musika, izarrak eta ohitura zaharrak" izan zen lehena, eta hainbat hitzaldirekin eta gaueko zeruaren behaketa astronomikoarekin batera, Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta María Bayo Jakiundeko soprano eta akademikoak parte hartu zuten bertan, besteak beste.

Bigarren ikastaroari "Uxue, erresumako unibertsitatea: arte mota guztientzako zientzia" izena eman zitzaion, eta Iruñeko Orfeoiak emanaldi bat eskaini zuen.

Bi ikastaroetan, Iruña Cormenzana artistaren obren erakustaldi bat izan zen, Uxueko zenbait gune esanguratsutan.

 

2021eko UXUEKO UDAKO IKASTAROAK: "Uxue, erresumako unibertsitatea: arte mota guztientzako zientzia.

(Bigarren ikastaroaren bideo-laburpena)

ABUZTUAK 28, larunbata

10:30 IREKIERA AGINTARIEKIN

11:00 KULTURA ONDAREA, GORPUTZARENTZAT LAGUNGARRI, ARIMARENTZAT KONTSOLAGARRI: HAINBAT ADIBIDE
Agustin Azkarate, Arkeologiako katedraduna, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako zuzendaria (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.

12:30 FAMILIEI ETA BESTE BIZTANLEEI BURUZ
Maite Apezteguía, Arkitektoa eta Apeztegui Arquitects-en sortzailea.

17:00 UXUEKO HISTORIA ETA KULTURA ONDAREARI BISITA GIDATUA
Esther Leza, Uxueko maistra.

19:00 MINA, KONTSOLAMENDUA ETA LAUDORIOA ERLIJIO-MUSIKAN. LORENZO ONDARRA ETA ERROMANTIZISMO ALEMANIARRA

IRUÑEKO ORFEOIA, Igor Ijurra, Jakiundeko kidearen zuzendaritzapean.


ABUZTUAK 29, igandea
10:30 NAFARROAKO ARBASOEN ONDAREA: GIZA-HEZURREK ESATEN DIGUTENA
Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Antropologia Fisikoko katedraduna; Jakiundeko kidea.

12:15 MUSIKA ETA EMOZIOAK Hitzaldia-kontzertua.
Jokin Zabalza eta Jaime Berrade Leza Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.
Madalena D’Oliveira, Emozioen soziologiaren ikertzailea.

16:00 UXUE: PAISAI BEREZI BATEN IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA
Juan José Pons, Nafarroako Unibertsitateko Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako irakaslea.

17:00 UXUEKO ONDARE INMATERIALA
Alfredo Asiain Ansorena, Nafarroako Ondare ez materialaren Katedrako zuzen dari teknikoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Isabel Merino González, Nafarroako Ondare ez materialaren Katedrako  ikertzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

18:30 UXUEKO HISTORIA ETA KULTURA ONDAREARI BISITA GIDATUA, Esther Leza, Uxueko maistra.

19:30 ITXIERA
Humberto Bustince Sola, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, UPN/NUP; Jakiundeko kidea, Uxueko ikastaroen koordinatzailea.

Artxiboak:
Ujue-Uxue__2021_04.pdf
top