Legal Oharrak

Mesedez, arretaz irakurri web orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak. web gune hau erabiltzerakoan, baldintza hauek onartu dituzula ari zara aditzera ematen. onartzen ez baldin badituzu, arren ez ezazu web gune hau erabili.

Erabiltzeko baldintzak eta onarpena

JAKIUNDEN gunea erabiltzerakoan, ERABILTZAILE bihurtzen zara. Gunea eta bertako edozein produktu, eduki eta zerbitzu erabiltzerakoan, inolako erreserbarik gabeko ONARPENA ematen ari zara, erabiltzaile zaren aldetik, produktu, eduki eta zerbitzu horiek eraentzen dituzten baldintza guztiei.

JAKIUNDEK jakinarazten dizu zenbait eduki, zerbitzu edo/eta produktu BALDINTZA BEREZI batzuren pean egon daitezkeela, eta, aurrez zure jakinaren gain jarririk, kasuan kasu, hemen jasotako baldintza orokorrak ordezkatuko eta/edo aldatuko dituztela. Eduki, produktu eta zerbitzu horietan sartzen zarenean eta erabiltzen dituzunean, sartzeko unean existitzen diren eta baldintza orokorretan jasota dauden baldintza bereziei zure ONARPENA ematen diezula ari zara aditzera ematen. Baldintza orokorretan eta baldintza berezietan jasotako termino eta baldintzen artean inolako kontraesanik sortuko balitz, azken hauetan akordatutako baldintzak gailenduko dira beti termino bateraezinen kasuan, eta betiere araudi berezi horren pean dauden eduki, zerbitzu eta/edo produktuei dagokienez bakarrik. Esate baterako, Euskoshop-eko denda birtuala erabiltzen baldin baduzu, JAKIUNDEK direktriz berezi batzuk eman ahal izango dizkizu.

JAKIUNDEK edozein unetan, eta aurrez horren berri eman beharrik gabe, aldatu ahal izango ditu bere produktu, eduki eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, eta baldintza berriak sartu. Arren, aldiro-aldiro berrikus itzazu termino eta baldintzak.

JAKIUNDEK bere eduki, produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen modu berean eskaintzen ditu.

GUNEAren ezaugarriak

JAKIUNDEK, ERABILTZAILE zaren aldetik, on-line baliabide multzo zabal bat erabiltzeko aukera ematen dizu GUNEAren bidez, honakoak besteak beste:

JAKIUNDEK beretzat gordetzen du GUNEAren aurkezpen eta konfigurazioa aurrez jakinarazi beharrik gabe edozein unetan aldatzeko eskubidea, eta baita bere edukiak, produktuak eta zerbitzuak ere. Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu JAKIUNDEK edozein unetan eten, desaktiba edota ken dezakeela bere GUNEko edozein zerbitzu, produktu eta/edo eduki.

JAKIUNDEK saiatuko da GUNEA beti erabilgarri eta eskuragarri egoten, baina gerta daiteke helbideak aldatzeko, konexio berriak ezartzeko edota GUNEA eguneratzeko denbora batean etenaldiren bat egin behar izatea, aipaturiko lanak burutu bitartean.

ERABILTZAILEAREN betebeharrak

Bermeen bazterketa

JAKIUNDEK ez du inongo kasutan GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukien gaineko berme inplizitu zein espliziturik ematen, eta ezta GUNEAri berari dagokionez ere. Hori horrela, JAKIUNDEK ez ditu, besteak beste, eta adibide gisa, honakoak bermatzen:

JAKIUNDEK, baldintza berezietan espresuki adierazten denean salbu, ez du parte hartzen hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuen prestazioan. Ez du, ezta ere, beren legezkotasun, zehaztasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, autentikotasun eta/edo erabilgarritasuna gainbegiratzen edo kontrolatzen, eta beraz ez du hauen gainean inolako bermerik ematen.

Erantzukizuna

Erabiltzaile zaren aldetik, jakinaren gain zaude eta zeure borondatez onartzen duzu GUNEA, zerbitzuak, edukiak eta produktuak zeure erantzukizunpean erabiltzen dituzula. Beraz, eta lege batek inperatiboki erantzukizuna mugatzea debekatzen duen kasuetan salbu, JAKIUNDEK ez du inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo bezeroaren aurrean GUNEra sartu eta GUNEA bera, bertako produktuak, edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Kasu bakar batean ere ez da lortu gabeko irabaziengatiko konpentsaziorik emango.

Besteak beste, eta adibide gisa, hona zein kasutan geldituko den JAKIUNDEK erantzukizunetik salbuetsita:

Erabiltzaile zaren aldetik, jabetzen zara eta zeure borondatez onartzen duzu produktu, zerbitzu eta edukien hornitzaile den hirugarrena, JAKIUNDEK eta GUNEtik kanpo dagoena, dela bere produktu, eduki eta zerbitzuak zure esku ipini izatetik sor litezkeen kalteen erantzule bakar eta esklusiboa.

JAKIUNDEK ez du bermatzen GUNEtik bertatik loturen (link-en) bidez bisita ditzakezun hirugarrenen guneetan eskura dituzun eduki, produktu eta zerbitzuen xedagarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna zein egiazkotasuna. JAKIUNDEK ez ditu aipaturikoak eskaintzen, ez komerzializatzen, ez beren gainean inolako kontrolik gauzatzen, eta ez du horien gainean inolako erantzukizunik hartzen.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Urrapenak jakinarazteko prozedura

Edukiak kopiatu egin direla eta GUNEan sarbidea duten leku batean daudela ikusiko bazenu, jabetza intelektual edo bestelako eskubideak urratzen dituztela, JAKIUNDEN zerbitzuarekin jarri beharko duzu harremanetan,akademia@jakiunde.org, helbide elektronikoan edota JAKIUNDEN helbide sozialean, honako informazioa emanez:

Datu pertsonalak

GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiren bat erabiltzeko edo beraietara jotzeko, datu pertsonalak jasotzen dituzten hainbat erregistro formulario betetzeko eskatu ahal izango dizu JAKIUNDEk, erabiltzaile zaren aldetik. Aipaturiko datu pertsonal horiek pribatutasun politikan xedatutakoaren arabera erabiliko ditu JAKIUNDEN. GUNEko formularioak bete eta bidaltzen dizkiguzunean, erabiltzaile zaren aldetik, JAKIUNDERI espresuki ONARPENA ETA BAIMENA ematen dizkiozu aipaturiko. Pribatutasun politikan zehaztuta dauden xedeekin eta baldintzapean eskatu dizkizugun datu pertsonalak biltzeko, automatikoki tratatzeko eta lagatzeko, kasuan kasu.

JAKIUNDEK indarrean dagoen legediaren arabera bete beharrekoak diren segurtasun neurriak hartu ditu eta hartuko ditu teknika eta antolaketari dagokienez. Nolanahi ere, erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta baimenduta ez dauden pertsonek bitarteko honen bidez igorri diguzun edozein komunikazio harrapa edo alda dezaketela. Hori dela-eta, JAKIUNDEK ezin dizu GUNEA erabat segurua denik bermatu.

Jakinarazpenak

Kontrakoa dioen besterik finkatzen ez den bitartean, Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek xedatutakoaren arabera beharrezkoak diren edo hauekin nolabait lotuta dauden jakinarazpenak idatziz eta postaz bidali beharko dizkiozu JAKIUNDEri, behean adierazitako helbide sozialera.

Zehaztasuna

Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausulek behin betiko eta formalki jasotzen dute alderdien borondate adierazpena. Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean sartu baino lehenagoko edozein agiri edo adierazpen behin betiko derogatuta geldituko da.

Uko egitea

JAKIUNDEK Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausularen bat ez betetzekotan dauzkan eskubideak egikaritzeari uko egiteak ez du esan nahi beste batean klausula hori bera edo beste xedapen bat ez betetzekotan egikaritzeari uko egiten dionik.

Iraupena eta Bukaera

Bai GUNEAk, bai bertan eskaintzen diren zerbitzu, eduki eta produktuek iraupen mugagabea dute. Nolanahi ere, JAKIUNDEK Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor Berriak argitaratzen dituenean, berehalakoan bukatutzat emango da harreman juridiko oro. GUNEra sartzen zarenean eta berau erabiltzen duzunean, baldintza berriak onartzen dituzula ulertuko dugu, eta harreman juridiko berri bati eman diozula hasiera.

Edonola ere, JAKIUNDE baimenduta dago edozein unetan eta unilateralki, eta bere nahia hori izate soilagatik, GUNEAren bidez eskaintzen duen zerbitzua, eta bertako edozein eduki, produktu zein zerbitzu, bukatutzat emateko edo eteteko.

Lege aplikagarria, hizkuntza eta jurisdikzioa

Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean dagoen legedi espainiarrari jarraitzen diote (gatazka arauak espresuki at gelditzen dira). Erabiltzaile zaren aldetik, JAKIUNDE bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauen objektu diren GUNEA eta bertako produktu, eduki zein zerbitzuetatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri. Bestetik, gaztelaniazko bertsioa erabiliko da baldintza legal hauetako terminoen inguruko zalantza, ezadostasun eta interpretazio arazoak konpontzeko.

Erabiltzaile zaren aldetik, zure helbidea Espainiatik kanpo izango bazenu, JAKIUNDE bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri.

 

Pribatutasun politika

ONGI JAKIUNDEN datu pertsonalen politikara. JAKIUNDEK jakinarazten dizu http://www.jakiunde.org etahttp://www.jakiunde.net JAKIUNDEN WEB GUNE (aurrerantzean, GUNE) bat dela.

JAKIUNDEK eskerrak eman nahi dizkizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu:

Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, GUNEAk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.

GUNEAK ESKATZEN DIZKIZUN DATU PERTSONALAK

Erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisita gaitzakezu. Nolanahi ere, zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu GUNEAk zuri buruzko datu pertsonalak:

DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA ZABALPENA

JAKIUNDEK kudeatzen dituen lehen aipaturiko formularioetan erregistratu zaren erabiltzaile bat baldin bazara (pertsona fisikoa), jakin ezazu datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu bat daukagula. Fitxategi hau informazio eta komertzializazio lanak egiteko, eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harreman kontraktuala kudeatu eta mantentzeko xedearekin sortu du JAKIUNDEK.

Ez baldin baduzu JAKIUNDEn produktu, eduki eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarririk jaso nahi, komunika iezaiozu datu pertsonalen arduradunari, dela posta elektronikoz (akademia@jakiunde.org), dela posta arruntaz, EI/SEVera, zera adieraziz: EZ DUT PRODUKTU, ZERBITZU ZEIN EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI.

Era berean, GUNEA, datuak biltzen hasten den bakoitzean, agiri honekin lotuta egongo da.

Oro har ez ditugu zure datu pertsonalak lagatuko, baina bai ordea horretarako baimen espresua eman baldin badiguzu, edota honako egoera bereziren bat sortzen baldin bada:

DATU EKONOMIKO-FINANTZIERON TRATAERA

Jakiundek ez du oraingoz bere erabiltzaileen informazio ekonomiko-finanzierorik.

PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE HAINBAT OHAR GARRANTZITSU

Sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko dituzun eskubideak.- Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legediaren arabera, zure datu pertsonaletan sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko eskubideak egikari ditzakezu, datu pertsonalen arduradunaren aurrean (akademia@jakiunde.org) (JAKIUNDE, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).

COOKIE-AK ATZIPENAK ZENBATZEKO ERABILTZEN DITU JAKIUNDE-K, EZ ERABILTZAILEAK IDENTIFIKATZEKO

NOLA JARRI ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN

GUNEko datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, JAKIUNDEeko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, dela posta elektronikoz (akademia@jakiunde.org), dela posta arruntaz (JAKIUNDE, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).

top