Agustin Azkarate jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedradunak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2021eko Saria jaso zuen azaroaren 9an, Gasteizko Santa Maria Katedralean.
Erakundeetako ordezkarien eta zientzia- eta kultura-arloko pertsona ezagunen presentzia zabalarekin, ekitaldirako aukeratutako lekua ezin egokiagoa izan zen: Gasteizko Santa Maria Katedrala, zeinaren berritze-planaren inspiratzaile intelektuala eta zuzendari zientifikoa izan baitzen Agustin Azkarate Garai-Olaun irakaslea.
Eva Ferreira García Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak hitzaldien txanda ireki zuen, Agustin Azkarateren irakaskuntza- eta ikerketa-lana azalduz, bere ustez, “bere diziplinaren esparru espezifikoa, Arkeologia, gainditzen baitu, beste espezialitate batzuekin elkarrizketa konplexu eta emankorra garatzeko”. Baina horretaz gain, errektoreak adierazi zuenez, bere lanean “badago ezagutza transferitzeko anbizio handia” eta beste esparru eta diziplina batzuetara aplikatzeko alderdi bat.
Ondoren, Sariaren erakunde babesleen ordezkari gorenek hartu zuten hitza. Alde batetik, Txomin García LABORAL Kutxako lehendakariak, Azkarate irakasleak bere espezializazio-arlotik harago indarrak mobilizatzeko duen gaitasuna azpimarratu zuen. Diziplina anitzeko eta lankidetzako dimentsioa, gazteen prestakuntzari nahiz mundu akademikoaren eta erakunde publiko eta pribatuen arteko zubiak ezartzeari aplikatzen zaiona. “Finean, pertsona berritzailea eta oso eskuzabala, ondare kultural, sozial eta zientifiko garrantzitsua utzi duena”, Txomin Garcíaren hitzetan. Gazte Sariaren irabazleari dagokionez, ondarea berreskuratzeko egindako lanaren balioa azpimarratu zuen, “hausnarketetarako espazio berriak sortuko dituelako”.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak, Agustin Azkarateren ibilbidea kokatu zuen Araban XX. mendearen hasieran Eusko Ikaskuntzaren kide sortzaile diren Eguren, Barandiaran eta Aranzadi euskal arkeologiaren aitzindariek hasitako lanetan; lan horiek, Gerra Zibilaren eta gerraosteko lehen parentesiaren ondoren, Arabako Arkeologia Institutuak hartu zituen. Urkizak honela definitu zuen saritua: “Ondarearen Zientziaren arkeologo, irakasle, sustatzaile eta sozializatzailea; ezagutzaren ikertzaile eta esploratzailea, elkarlanaren, ahalegin bateratuaren eta helburu komunen inguruan sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten dugunok inspiratu eta bultzatzen dituena”. Ane Zulaikari dagokionez, emakumea ikusarazteko planteamendua goraipatu zuen, “familia-dokumentazioan eta mikrohistorian murgiltzea proposatu du, euskal emakumearen memoria kolektiborako tresna gisa”.
Saria egiaztatzen duen diploma jaso eta gero, Agustin Azkarate akademikoak “Anboto eta Udalaitz begien bistan” dituen baserri batean bere familiaren jatorria eta haurtzaroa gogoratu zituen. Saria Vitoria-Gasteizi eskaini zion, “duela ia berrogei urte adoptatu ninduen eta naizen guztia zor diodan hiriari”. Arabako hiriburuak, hiri “aitzindari eta berritzaile” gisa, “ondarearen kudeaketa modu integralean, natura eta kultura uztartuz, sortzeko eta eraldatzeko ahalmen handia duen formula dela erakusten du”. Eta, azkenik, honako hau ziurtatu zuen: “Oinordetzan jasotako ondareak, izan ginenaren memoriak, nortasun propioa ematen digu, berezi egiten gaitu, behin betiko indartzen gaitu, globalizazioaren marea geldiezinari arrakastaz aurre egiteko”.
Nafarroako Foru Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollorentzat, gure lurraldea Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietan modu eraginkorrean eta errealean garatzen laguntzen duten ibilbideak aintzatesten dituen sari bat ezin da Nafarroatik kanpo geratu. “Bere dimentsio humanistiko, kultural, artistiko eta sozial nabarmenagatik”, Azkarate irakaslearen mailako pertsonek “harro sentiarazten gaituzte, ezagutzaren aldeko apustua egiten duen gizarteak soilik aurrera egin dezakeela uste dugunoi”. Era berean, Ane Zulaikaren lana eskertu zuen: “Emakumea eta gazteria erreferente intelektual bihurtzen diren euskal gizartearen onena ikusten”. Kontseilariak ez zuen bere hitzaldia itxi nahi izan Eusko Ikaskuntza nabarmendu gabe, “bere independentziagatik, aniztasun ideologikoagatik, errespetuaren eta elkarrizketaren alde egindako lanagatik”, Nafarroako Gobernuak balio horiek partekatzen baititu.
Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakaria Azkarate irakasleari esker ona azaldu zion “Eusko Jaurlaritzaren solaskide etengabea izan da, bere ideiak eta proposamenak aurkeztu ditu eta bere lankidetza eskaini du aholkua eskatu diogun bakoitzean”. Bikaintasun profesionalaren adierazgarri dira Gasteizko Santa Maria Katedrala berritzeko plana eta “20 urtez katedrala berreraikitzeko abenturaren berri herritarrei eman zien kontzeptu eredugarria”. Lehendakariak Ane Zulaika ere zoriondu zuen. Izan ere, “begirada gazteak ere behar ditugu, bai, iragana ulertzeko eta gizarte arduratsu bat eraikitzen jarraitzeko”.
Agustin Azkaraterekin batera, Ane Zulaika ikus-entzunezko sortzaile gazteak jaso zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, gazteen sailean.
Iturria: Eusko Ikaskuntza
Lourdes Basabe Desmonts, UPV/EHUKO irakasle ikertzailea, eta Mikrofluidika eta Biomika Klusterreko zuzendaria Jakiundeko 2022 egutegiko azaroko protagonista da. Bere lana zertan datzan azaltzen du...
Diabetesaren Espainiako Federazioak Jakiundeko kide Sonia Gaztambide doktorearen ibilbide profesionala aintzatetsi du hilabete honetan Madrilen, Diabetesaren Espainiako Federazioaren VI. Kongresuren esparruan, egindako ekitaldi...
"Ideien hotsak" entzungo dira, berriz ere, HOTSAK/SONIDOS zikloaren baitan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatutako zikloan. Aurtengo edukiak musika eta kritika, musika eta gaur egungo...
JAKIN-MINA egitasmoaren hamabigarren edizioaren deialdia eta egitaraua iritsi da EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxetara. JAKIN-MINA 2022-2023 egitasmoak 55 hitzaldi eskainiko ditu guztira, 5 hitzaldiko 10 zikloetan...
Creatividad: Encrucijada entre sentimiento y pensamiento Mesa redonda en la que participan los miembros de Jakiunde: Esther Ferrer, Humberto Bustince y José Félix Martí Massó; moderada por Naroa Ibarretxe. La...
Daniel Innerarity Jakiundeko kideak 2022ko Humanitateen arloko Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala eskuratu du. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eskaintzen duen sariak "demokraziaren printzipio arauemaileak...
Conchi de la Rúa, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalia Fisiologiako Departamentuko Antropologia Fisikoko katedraduna da Jakiunde 2022 egutegiko urriko protagonista....
Teresa Catalánek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Artea eta Gizarte Zientzien Saria 2022 jaso zuen Iruñeko Nafarroako Museoan irailaren 27an, Ana Urkiza eta Txomin García, hurrenez hurren, EI-SEV eta LK...
Ana Zubiaga, UPV/EHUko Genetika Saileko katedraduna da iraileko protragonista Jakiunde 2022 egutegian. Osorik bideo honetan entzun daitekeen bertsoa aukeratu du Anak zientziaz eta bizitzaz hitz egiteko: "Umetan nire lagunak...
"Zientzia eta Ingeniaritza. Ezagutu eta Egin. Mundu hobea egiteko aukera ematen duen etorkizuna", horixe da Oihana Otaeguiren pentsamoldea, jakintza zientifikoa eguneroko bizitzan aplikatzea pasio bat da beretzat....
Jakiundek antolatu eta Humberto Bustince akademikoak koordinatzen dituen UPNA/NUPeko Uxueko Udako Ikastaroak uztaileko aszken asteburuan eta abenduko bigarrenean eskaini dira:- Uztailak 30 eta 31: Eboluzioa, Homo Sapiensetik Homo...
"Biodibertsitatea esploratzea, aurkitzea eta deskribatzea izan dut erronka natura izan delarik laborategi" horixe adierazten digu María Teresa Telleríak, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoko CSIC-eko ikerketa irakasleak....
"Bizitzak ateak irekitzen dizkizu, ez itzazu zuk itxi." Itziar Astiasaran, ekaineko Jakiun de egutegiko protagonistaren aholkua horixe, ekaineko Jakiunde 2022 egutegian. Akademiako lehendakariordea Collie bere...
"Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean" izenburupean, jendarteari zabaldutako hiru solsaldi antolatu ditu Jakiundek STM-San Telmo Museoarekin batera, maiatzaren 17, 24 eta 31n, arratsaldeko...
Demokrazia finkatuen konkistak dira konfrontazio ideologiko askea, giza eskubideak errespetatzen dituzten alderdien estrategien hedapena, eta elkarbizitzaren lege-esparrua; nolanahi ere, demokrazia horiek ez dira atzeraezinak,...
Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarra Austriako Zientzien Akademiako kide izendatu dute. Matematiketan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean, gaur egun, irakasle...
Teresa Catalánek 2022ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du Hala ebatzi du epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta...
"Erronka demografikoa eta familia-eredu berriak" jendarteari zabaldutako solasaldia antolatu du Jakiundek maiatzaren 9an, astelehenez, Vital Fundazioaren Kulturuneko B aretoan, 19:00etan, Trantsizio Sozialaren eta 2030...
Kide berriak hautatzen ditu urtero Jakiundeko Batzarrak, baina pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan da kide berrien kargu hartzea modu zeremoniatsuan egin. Ondorioz, apirilaren 29an Nafarroako Unibertsitatean Iruñean...
Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean, apirilaren 29an.Udaberriko Osoko Bilkuraren bezperan, Akademiak publiko orokorrari irekitako hitzaldi bat eskaini ohi du, eta, oraingoan,...
Iciar Astiasaran, Jakiundeko presidenteordea, Nafarroako Unibertsitateko Elikadura Ikerketa Zentroko zuzendari izendatu dute.Nutrizioan eta Bromatologian katedraduna, Iciar Astiasaranek, besteak beste, elikagaien kalitatean eta...