Ángel Gómez Montoro, Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendaria

Ángel Gómez Montoro, Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendaria

Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendari izendatu du Alfonso Sánchez Tabernero errektoreak. Bere eginkizun nagusia Madrilgo harreman instituzionalak kudeatzea izango da.

Gómez Montoro jauna Nafarroako Unibertsitateko errektore izana da 2005 eta 2012 artean. Bere kargu berria Zuzenbide Fakultateko irakaskuntza eta ikerketa lanekin, eta Nafarroako Unibertsitateko Museoko Patronatuko lehendakaritzarekin bateratuko du.

Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate-Klinika eta profesionalentzako posgraduko ikasketak barne hartuko dituen bi eraikin altxatzen ari da unibertsitatea Madrilen. Jada bertan du Unibertsitateko Negozio-Eskola (IESE), beste auzune batean.

Jakiundeko ohorezko kidea 2017-2018 ikasturtean zabalduko diren Madrilgo fakultate eta ikastegietako jardueren koordinazioaz arduratuko da.

22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top