Arteen hotsak: Musika eta zinea. Bikote bitxia

Arteen hotsak: Musika eta zinea. Bikote bitxia

Roberto Cuetok eskainiko du urriaren 30ean Musikenen ARTEEN HOTSAK zikloa itxiko duen hitzaldia.

MUSIKA ETA ZINEA. BIKOTE BITXIA hitzaldian aztertuko da nola zinematografoaren hastapenetatik, filmek musika izan dute lagun. Gaur egun ere hala da ikus-entzunezkoen eremuan. Nolanahi ere, zer puntutaraino da ematen duena bezain naturala hain ezaugarri eta helburu desberdinak dituzten bi diziplinen arteko erlazioa? Hitzaldi honetan, bi alderdi azalduko dira: batetik, horietako bakoitza definitzen duten ezaugarriak zeintzuk diren eta, bestetik, nola elkarreragin dezaketen narrazio zinematografikoaren testuinguruan.

Roberto Cueto Filologia Hispanikoan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle elkartua Karlos III.a Unibertsitatean eta Donostia Zinemaldiko Hautapen Batzordeko kide da. Eskolak, ikastaroak eta mintegiak eskaini ditu Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM), bai eta Espainiako zenbait unibertsitatetan ere. Zenbait liburu idatzi ditu (horien artean, Cien bandas sonoras en la historia del cine eta El lenguaje invisible: Entrevistas a compositores del cine español) eta zinemaren arloko zenbait gairi buruzko hainbat liburu kolektibotan kolaboratu du.

ARTEEN HOTSAK hitzaldi zikloa Jakiundek Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren lankidetzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin antolatua da, Jakiundeko kide Teresa Catalán, Musika Sari Nazionala 2017, eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinazioarekin.

Artxiboak:
Las_Artes_Suenan-Arteen_Hotsak_Musikenen.pdf
22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top