Erronkak zikloa. Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia

Erronkak zikloa. Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia

Haurrenganako abusu sexualak, bizipen traumatiko gisa, era ezberdinetan gera daitezke gordeak oroimenean; hori jasan dutenek bizitzan presentzia intrusibo gisa bizi ditzakete edo ahaztu, aurrera egin ahal izateko. Esperientzia barneratzeko era batek zein besteak sortuko du identitate pertsonala eta pertsona bakoitzak bere buruaren inguruan eraikiko duen kontaketa subjetiboa.

Maiatzaren 19an, sexu-jazarpenen biktimei arreta emateaz arduratzen den Vicky Bernadet fundazioko Pilar Polo psikologoak, "Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloko laugarren hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi honekin amaituko da Enrique Echeburúa jakitunak eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako zikloa.

Sarrera doan izango da lekuak bete arte.

22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top