LAZKANO, IKUSMIRA erakusketa Kursaaleko Kubo aretoan

LAZKANO, IKUSMIRA erakusketa Kursaaleko Kubo aretoan

Jesus Mari Lazkano jakitunaren erakusketa Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, uztailaren 21etik urriaren 16ra arte izan da zabalik, DSS2016ren baitan.

Jakiundeko kidearean atzera begirako lehen erakusketa handia izan da hau eta ehun obra baino gehiagoren bitartez (formatu handiko margolanak, marrazkiak, oharrak hartzeko koadernoak, etab.) hiru hamarkadatik gorako ibilbide artistikoa erakutsi ditu.

Jesus Mari Lazkanoren ibilbide artistikoa aztertzerakoan, argi ikusten da bere bilakaera piktorikoa elkarrekin lotutako bi kausaren ondorio dela: alde batetik, hausnarketa-bidaia bat dugu; bertan aztertu ditu artistak pintura ogibide bezala, irudi piktorikoa irudikapen bezala eta natura inguru bezala. Bestalde, aldian behin hainbat geografiatan egindako bidaiak ditugu. Batzuetan, oso gertukoak dira geografia horiek, eta beste batzuetan, aldiz, urrunekoak bezain imaginarioak dira. Bere pintura, beraz, artearen historian eta historikoki artearen eraginpean egon izan den munduan zehar egindako joan-etorria izan da.

Iturria: DSS2016

DEIA (17/07/2016), Noticias de Gipuzkoa (17/07/2016), Berria (22/07/16), Noticias de Navarra (22/07/2016), GARA (28/07/2016)

22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top