Rafael Moneok Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du

Rafael Moneok Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du

Rafael Moneo jakitunak Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du urriaren 24an, Rafael Catalá jarduneko Sustapen ministroaren eskutik. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen saria Rafael Moneori ematea joan den apirilaren 5ean, "bere obraren kalitatea aitortzeko, Espainian eta gure mugetatik at bere obraren kalitatea aintzat hartzen delako, pentsamolde arkitektonikoari egindako ekarpenagatik, eta munduko unibertsitate prestigiotsuenetan eskainitako irakaskuntzagatik".

Rafael Moneok, bere aldetik, hauxe adierazi zuen saria eskuratzerakoan: “Lanbide honi ahalik eta onena eskaini diot nire aldetik, horixe merezi duen lanbidea baita". 

Prado Museo Nazionaleko Jeronimoen Klaustroan jaso zuen saria Jakiundeko kideak.

22 -tik 42 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top