JAKIN-MINA 2020-2021 deialdia zabalik

JAKIN-MINA 2020-2021 deialdia zabalik

JAKIN-MINA, 4. DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldi ziklo sortan parte hartzeko deialdia zabaldu du Akademiak. Euskal Auronomia Erkidegoko eta Nafarroako Komunitate Foraleko ikastetxe guztietara heldu da JAKIN-MINA 2020-2021 egitaraua.

Egitasmoak 10. edizioa du aurten, pandemia garaian bete-betean, eta ondorioz bere ohiko egitura aldatu beharko du edizio honetan. Azken urtetan, 11 ziklo eskaini ditu edizioko JAKIN-MINAk. Oraingo honetan, berriz, 6 izango dira; Bilbon eta Donostian eskaintzen ziren hiru zikloak, bakar batera murriztu baitira. Hortaz, ziklo bana eskainiko dira honako lekuetan:

- Bilbo (Bizkaia Aretoa)

- Arrasate (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa)

- Donostia (Aquarium eta Musikene)

- Gasteiz (Micaela Portilla Ikerketa Zentroko auditorioa)

- Iruñea (CIVICAN)

- Tutera (UPNA/NUP campuseko auditoriuma)

Berritasun bat ere badakar JAKIN-MINAk. Bizi dugun ziurgabetasuna dela eta, egoeraren arabera, zikloan izena emandako ikasleek hitzaldiak hiru modutara jarraitu ahal izango dituzte:

  • 1. Aurrez aurre, ohi bezala.
  • 2. Online, zuzenean, galderak egiteko aukera zabalik egongo delarik.
  • 3. Grabatuko hitzaldia nahieran.

 

Talde bakoitzean izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera, ikasle bakoitzak txandaka hartuko du parte, bertatik bertarako hitzaldian nahiz online moduan, honela izena emandako guztiek bo moduak ezagutzeko aukera izango dute.

JAKIN-MINA 2020-2021 egitasmoan izena emateko epea: AZAROAK 8.

JAKIN-MINA egitasmoak EAEko eta Nafarroako unibertsitateen lankidetza du, eta Nafarroan, Nafarroako Kutxa FUndazioaren eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren babesa du; Euskal Autonomia Erkidegoan, Kutxa Fundazioaren lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Zuen zain gaituzue!

Albistea SER katean

Artxiboak:
JM_Araba_2020-2021.pdf
Irunea-Pamplona_JM_2020-2021.pdf
Tudela_JM_2020-2021.pdf
JM_Donostia_2020-2021_02.pdf
JM__Arrasate_2020-21.pdf
JM_Bilbo_2020-2021_01.pdf
211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top