Alejandro Tiana Jakiundeko karguagatiko akademikoa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Idazkaria

Alejandro Tiana Jakiundeko karguagatiko akademikoa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Idazkaria

Alejandro Tiana, UNEDeko errektore eta Jakiundeko karguagatiko akademikoa Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Idazkaria izendatu dute. Tiana jaunak kargu bera izan zuen 2004 y 2008, LOMCE aurreko LOE (Ley Orgánica de Educación) legearen egiletako bat izan zelarik.

Tiana jauna Filosofia eta Letretan (Pedagogia) lizentziaduna eta doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1974 eta 1985, hurrenez hurren). Hezkuntzaren Historian eta Teorian katedraduna da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED), eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeko (OEI) Unibertsitateko Goi Mailako Ikasketen Zentroko zuzendaria ere bada.

Bere ibilbide profesionalean, honako kargu hauek bete ditu: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Hezkuntzako idazkari nagusia (2004-2008); OEIko Berrikuntzako eta Garapeneko zuzendari nagusia (2003-2004); UNEDeko Berrikuntzako eta Ebaluaketako errektoreordea (1999-2003); Kalitaterako eta Ebaluaketarako Institutu Nazionaleko (INCE) zuzendaria (1994-1996); eta Ikerketa, Dokumentazio eta Ebaluaketa Zentroko (CIDE) zuzendaria (1989-1994).

Tiana irakasleak Hezkuntza Ikerketaren eta Berrikuntzaren sari nazionala eskuratu zuen 1985ean (doktorego-tesien atalean), Ortega y Gasset saiakera-saria 1986an, eta Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia 2008an.

Hainbat biltzarretan hartu du parte; besteak beste, honako hauetan: CERI-OCDEren Nazioarteko Hezkuntza Adierazleen Proiektuaren zuzendaritza-taldean (Indicators of Education systems, INES) (1997-2000) eta Frantziako Haut Conseil de l’Évaluation de l’École Ministère de l’éducation nationale (2000-2006).

Era berean, zenbait elkarte zientifikotako eta aldizkaritako erredakzio-zuzendaritzako kidea da.

211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top