2022ko Uxueko Uda Ikastaroak

2022ko Uxueko Uda Ikastaroak

Jakiundek antolatu eta Humberto Bustince akademikoak koordinatzen dituen UPNA/NUPeko Uxueko Udako Ikastaroak uztaileko aszken asteburuan eta abenduko bigarrenean eskaini dira:

- Uztailak 30 eta 31: Eboluzioa, Homo Sapiensetik Homo Avatarisera

- Abuztuak 12, 13 eta 14: Izarrak eta Neuronak. Santiago Ramón y Cajalen ondarea.

Abuztuko ikastaroa Pertseiden behaketaren inguruan antolatu ohi da, Iruñeko Planetarioarekin eta Astronavarrarekin batera.

Zientziak, artea eta letrak bateratzen dituzte ikastaroek eta hitzaldiak eta kontzertuak eskaintzen ditu egitarauak bi asteburuetan. Hauxek 2022ko edizioan parte hartuko duten musika taldeak:

 

  • Donostiako Orfeoia eta Peru Eizagirre jazz sextet uztailean.
  • Edurne Aizpun harpista, Zorongo, eta Flamarique ahizpak jota eskola eta Rondalla Tafallesa abuztuan.

Bestalde, Iñaki Imaz Urrutikoetxea artistaren Clarión-Tiza-Yeso-Aljez erakusketa iragankorra Uxueko kaletan ikusi ahal izan zen bi hilabetez, uztailean eta abuztuan.

Uxueko Udako Ikastaroek Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesa, eta UIS-Nafarroako Berrikuntza Sozialaren Unitatearen eta Uxueko Udaletxearen lankidetza izan dute.

Artxiboak:
Uxue-Ujue__2022.pdf
211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top