Daniel Innerarityk 2022ko Ikerketako Sari Nazionala jaso du

Daniel Innerarityk 2022ko Ikerketako Sari Nazionala jaso du

Daniel Innerarity filosofoak 2022ko Humanitateen arloko Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala jaso du martxoaren 1ean.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eskaintzen duen sariak "demokraziaren printzipio arauemaileak egungo gizarteetara egokitzeko egindako ekarpena" aitortu dio Daniel Innerarityri, eta epai mahaiak adierazi du "bere lanak politika hobeto ezagutzea eta giza bizikidetzarako ekarpen bereziki garrantzitsua eragin duela, demokrazia konplexuaren teoriaren bidez".

Jakiundeko kidearekin batera beste bederatzi ikertzailek jaso dute sari bana ekitaldian, norberak bere arloan.

Daniel Innerarity Grau Ikerbasque ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Inteligentzia Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularra Florentziako Europako Institutuan, eta UPV/EHUren Globernance, Gobernantza Demokratikoaren Institutua zuzentzen du.

211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top