Francisco Etxeberriak "Pertsona Desagertuen aldeko M9'" Saria eskuratu du

Francisco Etxeberriak "Pertsona Desagertuen aldeko M9'" Saria eskuratu du

Francisco Etxeberria Gabilondok, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle eta Jakiundeko kideak, "Pertsona Desagertuen aldeko M9" Saria irabazi du. QDSGlobal Pertsona Desagertuen aldeko Europako Fundazioak eskaintzen du saria.

Saria ematerakoan Etxeberria jaunaren "auzitegiko mediku gisa egindako lan bikaina eta memoria historikoarekin loturiko ikerketetan izan duen inplikazioa" izan du kontuan epaimahaiak, eta "horrez gain, kontuan izan da, bereziki, Kordobako Ruth eta José umeen gorpuzkiak genetikoki identifikatzeko lanari egin zion ekarpen erabakigarria".

Hauxe da Pertsona Desagertuen aldeko Martxoak 9 Saria antolatzen den lehen aldia. Francisco Etxeberriari ez ezik, saria eman diete Julieta Venegas abeslariari, La Sextako Tras la pista (Más vale tarde) saioari, Galdakaoko Udalari, Izaskun Bilbao eurodiputatuari eta Roger Pascual kazetariari, besteak beste.

QSDGlobal Pertsona Desagertuen aldeko Europako Fundazioak, Paco Lobatónen zuzendaritzapean, helburu honexekin iragarri ditu sariak: "aitorpena egitea pertsona desagertuak hobeto bilatzen, norbaiten galera sufritu duten familiei arreta hobea ematen eta desagerpenak prebenitzen zein kausak ikertzen laguntzen duten erakunde eta egitasmoei".

Iturria: UPV/EHUko albisteak

211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top