HOTSAK/SONIDOS zikloa Iruñera itzuliko da urrian, Nafarroako Artxibo Nagusira, "Octubre Archimusical" egitarauaren baitan.
Aurten Ideien hotsak izango dira nagusi, urriak 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau hitzaldietan. Pilar Ramos, Luis Ángel de Benito, Ramón Andrés eta Jacinto Torres Mulas hizlariak ariko dira hurrenez hurren, Musika eta Feminismoa, Musika eta Esanahia, Musika eta Mitologia eta Musika eta Masoneria gaietaz.
Jakiundeko kide diren Teresa Catalán konpositoreak eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinatutako zikloak, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren babesa eta Laboral Kutxaren lankidetza du.
Hitzaldiak jendarteari zabalik daude eta sarrera librea da, lekuak bete arte.
Urriaren 6an, lehenengo hitzaldia, Musika eta Feminismoa 2021ean, Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du. Berea da Feminismo y Música. Introducción Crítica (Madrid: Narcea, 2003) liburua.
Urriaren 13an, Luis Ángel de Benito, Radio Clasicako Música y Significado (RTVE) irratsaioaren egilea, musika eta esanahaiaz arituko da, Troiarren sinfonia gozoak hitzaldian.
Urriaren 20an, Ramon Andres idazle, musikologo, eta Vianako Printze saridunak (2002), musika eta mitologia izango ditu hizpide Norantza begiratzen du Orfeok? hitzaldian.
Urriaren 28an amaituko da zikloa musikaren eta masoneriaren arteko harremana aztertuz, Jacinto Torres Mulasen hitzaldiarekin. Torres Mulas profesorea Madrilgo Kontserbatorio Errealeko Musikologia katedraduna izana da, baita Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta Espainiako Musikologia Elkarteko kide sortzailea ere.
Akademiak 10 jakitun berri izendatu ditu Kide Urgazle Gazte kategoria berria sortuz
Mahai-ingurua 2016ko azaroaren 18an 18:00etan, Artium, Vitoria-Gasteiz
Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios-Huerta ekonomialaria jakitun izendatuko dituzte
Conferencia del Dr. Adolfo López Munain. 8 de noviembre, martes, iglesia STM-San Telmo Museoa, 19:30h. Entrada libre hasta completar aforo.
Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenike fisikariari Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Gobernuak. Saria Foru Komunitateak ematen duen sari garrantzitsuena da. Hala, Nafarroako Gobernuak...
Urriaren 26a eta 28a, Loyola Centrum, Deustuko Unibertsitatea, Donostia
Urriaren 18a, Miramar Jauregia, Donostia
Rafael Moneo jakitunak Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du urriaren 24an, Rafael Catalá jarduneko Sustapen ministroaren eskutik. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen saria Rafael Moneori ematea joan den apirilaren 5ean,...
La Organización Médica Colegial (OMC) ha premiado a los académicos de Jakiunde, José Félix Martí Massó y Paco Etxeberria. El Dr. Martí Massó, Jefe del Servicio de Neurología del Hospital Universitario Donostia-OSI, ha...
Jesus Mari Lazkano jakitunaren erakusketa Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, uztailaren 21etik urriaren 16ra arte izan da zabalik, DSS2016ren baitan. Jakiundeko kidearean atzera begirako lehen...
Urriaren 8an, larunbatez, Natura ordena eta hiriko legea jardunaldia Pasai Donibaneko Santa Ana baselizan egingo da Erronkak/Desafíos DSS2016 baitan. Víctor Gómez Pin filosofo eta Jakiundeko kideak koordinatutako...
Mariasun Landa jakitunak Rosalía de Castro Saria jaso du, urriaren 1ean Ourensen. Galizako PEN zentroak ematen duen sariak idazle gipuzkoarrrak euskaraz egindako ibilbide profesionala azpimarratu du. PEN International...
Lurraldearen antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu nortasunari? jardunaldiak Horacio Echevarrieta handikiaren aintzinako saloia bete egin zuen, Erronkak/Desafíos DSS2016 egitasmoaren baitan. Agustin Azkarate...
Iraialren 6an, STM-San Telmo Museoko elizan, arratsaldeko 19:30ean, Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean? hitzaldia eskaini zuen José Félix Martí Massó doktoreak, 2015eko Euskadi...
José Ramón Recalde jakituna uztailaren 17an zendu zen, 85 urte zituela, biriketako enbolia baten ondodrioz. Jurista, saio-idazlea eta politikaria, José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930) Zuzenbidean doktore egin...
Enrique Echeburúa jakituna "Abuso de Internet. ¿Antesala para la adicción del juego de azar online?" plazaratu berri den liburuaren koordinatzaile izan da. Interneten gehiegizko erabilerak hainbat...
Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak “HIDDEN INNOVATION; CONCEPTS, SECTORS AND CASE STUDIES” Javier Castro Spilak, Javier Echeverríak eta Alfonso Uncetak elkarrekin argitaratutako liburua plazaratu du. Liburuak...
Jakiundek DSS2016-rentzat diseinatutako, Erronkak/Desafíos egitasmoak irailean jarraituko du honako ekitaldiekin: Irailaren 6a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Parkinsonen...
Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendari izendatu du Alfonso Sánchez Tabernero errektoreak. Bere eginkizun nagusia Madrilgo harreman instituzionalak kudeatzea izango da. Gómez Montoro...
Javier Echeverría Ezponda Jakiundeko lehendakariordeak lortu du Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa de Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria. Eusko...
"Basques in Cuba" liburua William A. Douglass jakitun estatubatuarrak editatu eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesek plazaratu berri du. Jon Bilbaoren "Vascos en Cuba, 1492-1511"...