Mª Jesús Esteban matematikaria Honoris Causa Doktore izendatu du UPV/EHUk

Mª Jesús Esteban matematikaria Honoris Causa Doktore izendatu du UPV/EHUk

Jakiundeko kidea Honoris Causa Doktore izendatu Euskal Herriko Unibertsitateak.

Mª Jesús Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956) Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981). Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean.

International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea da, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, eta Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea eta Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira).

http://www.berria.eus/paperekoa/1823/009/548592/2015-10-02/maria_jesus_esteban_galarza_honoris_causa_izendatua.htm 

211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top