Maribel Arriortuari ibilbide zientifikoaren aitorpena Ikerbasquek

Maribel Arriortuari ibilbide zientifikoaren aitorpena Ikerbasquek

Maribel Arriortua jakitunak (Barakaldo, 1950), Euskal Herriko Unibertsitateko Kristalografiako eta Mineralogiako katedradunak, Ikerbasque Fundazioaren aitortza jaso du, ikerketaren eta zientziaren alorrean egin duen eta egiten ari den lanagatik.

Ibilbide zientifiko osoaren aitorpena egin dio Ikerbasquek Maribel Arriortuari. Bera Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin eta Mineralogia eta Kristalografia irakasle titularra izatea lortu zuen lehenengo ikasle-ohia izan zen. 1992az geroztik da katedraduna, eta EHUn katedra lortu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.

IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumen nahiz energiaren esparruan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalei buruzko ikerketan. 2010ean, Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologia alorrean. 2012az geroztik da JAKIUNDEko kide.

Ikerbasquek 2019 honetan sortutako sariak emakume ikertzaileen lana azaleratzea du helburu. Maiatzaren 6an

Albistea EITBn

211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top