Naroa Ibarretxeren irudia du Jakiunde 2023 egutegiko urriko orriak.Jakiunde kide urgazle gaztea neuropsikologoa da, irakasleta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean.
Punta Galeako itsaslabarra aukeratu zuen itsasoaz eta garunaz hitz egiteko, biak ala biak zoragarriak... lilura eta zoramena neurri berean eragin dezaketenak! Bietan baretasuna eta lasaitasuna izan daitezke nagusi, ala ekaitzak eta zurrunbiloak... Hortaz ari da Mara Ibarretxe urriko bideo laburrean vídeo breve de octubre.
Naroa Ibarretxe Bilbao (Bilbo, 1982) Psikologian lizentziatuduna Deustuko Unibertsitatean (2005), Medikuntzako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean (2009) eta gaixotasun neurodegeneratiboen neuroirudi eta neuropsikologiako espezialista. Bartzelonako Unibertsitateko Psikiatria eta Psikobiologia Klinikoa Departamentuan egin zuen doktore-tesian garuneko alterazioak ikertu zituen, erresonantzia magnetikoko irudien bitartez, eta horrelakoek Parkinson-en gaixotasuna duten pazienteengan ageri diren disfuntzio emozional eta kognitiboetan duten inplikazioa. 2010ean, doktoratu ondoren, Lluis Barraquer i Bordas saria jaso zuen. Ondoren, doktorego osteko ikertzaileko espezializazioa jarraitu zuen Bartzelonako Clinic ospitaleko Neurologia Zerbitzuan Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko Ikerketa Zentroaren barruan (CIBERNED).
Gaur egun, irakaslea eta ikertzailea da Deustuko Unibertsitatean, eta errehabilitazio kognitiboarekin, neuroirudiarekin eta gaixotasun neurodegeneratiboekin lotutako ikerketa-lerroak zuzentzen ditu, Parkinson-en gaixotasuna eta esklerosi anizkoitza adibidez, Deustuko Unibertsitateko buruko nahasmendu larrien Neuropsikologiako lantaldean. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Psikologiaren Oinarrien eta Metodoen Saileko irakasle laguntzailea da, eta eskolak ematen ditu Psikologiako Graduan, bai eta Doktorego Programan eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterrean ere. Azken horren zuzendaria ere bada.
Mundu osoko erreferentziako zentrotan egonaldiak egin ditu eta ikerketa-proiektuak ditu, besteak beste, Johns Hopskins Medical Institutions, Kessler Foundation eta FMRIB (University of Oxford) zentroetan. Bere ikerketen ondorioz Estatuko eta nazioarteko kongresu ugaritan parte hartu du, eta askotan argitaratu du, orobat, neurologia, neuroirudi eta oro har neurozientziaren espezialitateko eragin handiko nazioarteko zientzia-aldizkarietan.
Jakiundeko egutegiko argazkiak eta bideoak Marina Palacios argazkilariarenak dira. Egutegiak Laboral Kutxaren babesa eta honako erakundeen lankidetza du: Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Akademiak 10 jakitun berri izendatu ditu Kide Urgazle Gazte kategoria berria sortuz
Mahai-ingurua 2016ko azaroaren 18an 18:00etan, Artium, Vitoria-Gasteiz
Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios-Huerta ekonomialaria jakitun izendatuko dituzte
Conferencia del Dr. Adolfo López Munain. 8 de noviembre, martes, iglesia STM-San Telmo Museoa, 19:30h. Entrada libre hasta completar aforo.
Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenike fisikariari Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Gobernuak. Saria Foru Komunitateak ematen duen sari garrantzitsuena da. Hala, Nafarroako Gobernuak...
Urriaren 26a eta 28a, Loyola Centrum, Deustuko Unibertsitatea, Donostia
Urriaren 18a, Miramar Jauregia, Donostia
Rafael Moneo jakitunak Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du urriaren 24an, Rafael Catalá jarduneko Sustapen ministroaren eskutik. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen saria Rafael Moneori ematea joan den apirilaren 5ean,...
La Organización Médica Colegial (OMC) ha premiado a los académicos de Jakiunde, José Félix Martí Massó y Paco Etxeberria. El Dr. Martí Massó, Jefe del Servicio de Neurología del Hospital Universitario Donostia-OSI, ha...
Jesus Mari Lazkano jakitunaren erakusketa Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, uztailaren 21etik urriaren 16ra arte izan da zabalik, DSS2016ren baitan. Jakiundeko kidearean atzera begirako lehen...
Urriaren 8an, larunbatez, Natura ordena eta hiriko legea jardunaldia Pasai Donibaneko Santa Ana baselizan egingo da Erronkak/Desafíos DSS2016 baitan. Víctor Gómez Pin filosofo eta Jakiundeko kideak koordinatutako...
Mariasun Landa jakitunak Rosalía de Castro Saria jaso du, urriaren 1ean Ourensen. Galizako PEN zentroak ematen duen sariak idazle gipuzkoarrrak euskaraz egindako ibilbide profesionala azpimarratu du. PEN International...
Lurraldearen antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu nortasunari? jardunaldiak Horacio Echevarrieta handikiaren aintzinako saloia bete egin zuen, Erronkak/Desafíos DSS2016 egitasmoaren baitan. Agustin Azkarate...
Iraialren 6an, STM-San Telmo Museoko elizan, arratsaldeko 19:30ean, Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean? hitzaldia eskaini zuen José Félix Martí Massó doktoreak, 2015eko Euskadi...
José Ramón Recalde jakituna uztailaren 17an zendu zen, 85 urte zituela, biriketako enbolia baten ondodrioz. Jurista, saio-idazlea eta politikaria, José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930) Zuzenbidean doktore egin...
Enrique Echeburúa jakituna "Abuso de Internet. ¿Antesala para la adicción del juego de azar online?" plazaratu berri den liburuaren koordinatzaile izan da. Interneten gehiegizko erabilerak hainbat...
Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak “HIDDEN INNOVATION; CONCEPTS, SECTORS AND CASE STUDIES” Javier Castro Spilak, Javier Echeverríak eta Alfonso Uncetak elkarrekin argitaratutako liburua plazaratu du. Liburuak...
Jakiundek DSS2016-rentzat diseinatutako, Erronkak/Desafíos egitasmoak irailean jarraituko du honako ekitaldiekin: Irailaren 6a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Parkinsonen...
Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendari izendatu du Alfonso Sánchez Tabernero errektoreak. Bere eginkizun nagusia Madrilgo harreman instituzionalak kudeatzea izango da. Gómez Montoro...
Javier Echeverría Ezponda Jakiundeko lehendakariordeak lortu du Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa de Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria. Eusko...
"Basques in Cuba" liburua William A. Douglass jakitun estatubatuarrak editatu eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesek plazaratu berri du. Jon Bilbaoren "Vascos en Cuba, 1492-1511"...