Solasaldiak/Coloquios: Talentuaren kudeaketa negu demografikoan

Solasaldiak/Coloquios: Talentuaren kudeaketa negu demografikoan

Gorabeherekin, azken berrogeita hamar urteetan jaiotza-tasak behera egin du Europan, Espainian eta Euskadin. Beherakada hori areagotu egin da 2008an piztu zen krisi ekonomikoaz geroztik. Halako fenomeno baten arrazoiak askotarikoak eta konplexuak dira. Baina kausez baino gehiago, horren ondorioetako bati eman nahi diogu orain arreta. Aurreikuspen guztien arabera, datozen hogei urteetan langile kualifikatuen eskasia egongo da Euskadin. Eskasia hori, langile gaituak inoiz baino beharrezkoagoak izango diren garai batean gertatuko da, bereziki arlo batzuetan. Jarduera ekonomiko eta sozial askok konponbiderik ez aurkitzeko arriskua jasango dute. Horregatik, funtsezkoa izango da kualifikazio handiko pertsonak prestatzeko, atxikitzeko eta erakartzeko giltzarriak topatzea.

Gaiari buruz hausnartzeko "Talentuaren kudeaketa negu demografikoan" izenburuko mahai-ingurua antolatuko zuen Jakiundek, ekainaren 7an, asteazkenez, arratsaldeko 18:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan, honako hizlariekin:

- Andres Arizkorreta, CAF-eko presidentea eta Jakiundeko kidea.

- Sara de la Rica, ISEAK Fundazioko zuzendaria eta UPV/EHUko Analisi
Ekonomikoaren Oinarrien katedraduna.

- Begoña Etxebarria, Novia Salcedo Fundazioko zuzendari nagusia.

- Iván Jiménez, Bizkaia Talent-eko zuzendari kudeatzailea.

- Carolina Pérez Toledo, CEBEK-eko presidentea.

- Juan José Álvarez, Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak moderatu zuen mahaia.

Asier Aranbarri, eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko zuzendariak zabaldu zuen ekitaldia eta Juan Ignacio Perez Jakiundeko lehendakariak egin zuen aurkezpena.

Mahai inguruak Eusko Jaurlaritzako Transizio Sozialaren eta Agenda 2030 Idakaritza Nagusiaren babesa izan zuen.

Solasaldien helburua aurkezten diren gaiei buruzko hausnarketa eta eztabaida da, eta parte hartzen duten ikusentzuleek galderak egiteko tartea dute.

Juanjo Álvarez, mahai-inguruaren moderatzailearen artikulua DEIA egunkarian (23-06-11).

Albistea ETBko albistegian.

Solasaldia Jakiundeko YouTube kanalean ikus daiteke honako lotura:

https://www.youtube.com/live/_yQaFNvSt2M?feature=share

Artxiboak:
Gestion_del_talento_en_el_invierno_demografico_egitaraua.pdf
211 -tik 231 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top