Teresa Catalán jakitunak 2021eko Vianako Printzea Saria eskuratu du. Saria emateko garaian musikagile nafarra nazioartean aintzatetsitako konpositorea izateaz gain, bere katedratik egindako irakasle-lana eta ikerketa-mailan musika arloko erreferentzia bat dela azpimarratu dute. 2017an Espainiako Musika Sari Nazionala eskuratu zuen Teresa Catalanek, konposizio arloan.
Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951), Artearen Filosofian egin zen doktore, Valentziako Unibertsitatean, eta bertan eskuratu zuen Musika Estetika eta Sormenean Masterra. Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan hasi zituen piano eta konposizio ikasketak, irakasle ezagunen eskutik: Fernando Remacha, Luis Morondo, Luis Taberna, Juan Eraso eta Pilar Bayona. Musikagintzaren arloan jaso duen prestakuntzari dagokionez, nabarmentzeko moduko bi irakasle izan ditu, maisutzat dituenak: Agustín González Acilu (konposizio garaikideko teknikak) eta Ramón Barce (musikaren soziologia).
2011n, Merezimendu Zibilaren Ordenaren Enkomienda eman zioten. 2017an Musika Sari Nazionala irabazi zuen, Konposizio Sailean. Beste sari ugari ere jaso ditu, interpretazioaren, konposizioaren eta musikaren arloan egin duen ibilbidearen ohoretan.
Arte Eszenikoetan eta Musikaren Estatuko Kontseiluko kidea izan da, bai eta Musikaren Kontseilu Artistikokoa eta Nafarroako Gobernuko Kultura Sailekoa ere. Iruñeko Musikagile Taldearen sortzaileetako bat da.
Hainbat ikastaro, topaketa eta jaialditako musika-saila zuzendu du (Nafarroako Jaialdiak, Veruelako Jaialdi eta Ikastaroak, Euskal Musika Berriaren Jardunaldiak, eta abar). Bertako zein atzerriko interprete eta erakunde askoren enkarguak jaso ditu. Ikastaro eta hitzaldiak ematen ditu hainbat herrialdetako jaialdi, elkarte, unibertsitate eta kontserbatorioetan; horien artean, aipatzeko modukoa da Moskuko P. Txaikovski kontserbatorioak gonbidatuta egin zuen lana.
Libururik argitaratu du, hala nola Sistemas compositivos temperados en el siglo XX (2. edizioa) eta Música no tonal. Las propuestas de Julien Falk y Ernst Krenek (egilekidea). Liburu eta aldizkari garrantzitsuetan artikuluak argitaratu ditu, eta, orobat, hainbat obra musikal Espainian zein Alemanian. Papeles del Festival de la Música Española de Cádiz aldizkari zientifikoko erredakzio-kontseiluko kidea da, bai eta Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusiak argitaratzen duen Música aldizkariaren batzorde zientifiko eta editorialekoa ere. Bere konposizioak jaialdirik ospetsuenetan programatu dituzte, hainbat herrialdetan, eta Espainian zein Hungarian grabatutako zenbait CDtan jasota daude.
Teresa Catalán Konposizio eta Instrumentazioan katedraduna da Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, eta, gaur egun, irakasle emeritua da Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusian.
2015eko azaroaren 13tik da Jakiundeko kide hautetsi osoa, eta Jakuindeko mahaiaren kide da 2020ko azarotik.
Akademiak 10 jakitun berri izendatu ditu Kide Urgazle Gazte kategoria berria sortuz
Mahai-ingurua 2016ko azaroaren 18an 18:00etan, Artium, Vitoria-Gasteiz
Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios-Huerta ekonomialaria jakitun izendatuko dituzte
Conferencia del Dr. Adolfo López Munain. 8 de noviembre, martes, iglesia STM-San Telmo Museoa, 19:30h. Entrada libre hasta completar aforo.
Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenike fisikariari Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Gobernuak. Saria Foru Komunitateak ematen duen sari garrantzitsuena da. Hala, Nafarroako Gobernuak...
Urriaren 26a eta 28a, Loyola Centrum, Deustuko Unibertsitatea, Donostia
Urriaren 18a, Miramar Jauregia, Donostia
Rafael Moneo jakitunak Arkitektura Sari Nazionala 2015 jaso du urriaren 24an, Rafael Catalá jarduneko Sustapen ministroaren eskutik. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen saria Rafael Moneori ematea joan den apirilaren 5ean,...
La Organización Médica Colegial (OMC) ha premiado a los académicos de Jakiunde, José Félix Martí Massó y Paco Etxeberria. El Dr. Martí Massó, Jefe del Servicio de Neurología del Hospital Universitario Donostia-OSI, ha...
Jesus Mari Lazkano jakitunaren erakusketa Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, uztailaren 21etik urriaren 16ra arte izan da zabalik, DSS2016ren baitan. Jakiundeko kidearean atzera begirako lehen...
Urriaren 8an, larunbatez, Natura ordena eta hiriko legea jardunaldia Pasai Donibaneko Santa Ana baselizan egingo da Erronkak/Desafíos DSS2016 baitan. Víctor Gómez Pin filosofo eta Jakiundeko kideak koordinatutako...
Mariasun Landa jakitunak Rosalía de Castro Saria jaso du, urriaren 1ean Ourensen. Galizako PEN zentroak ematen duen sariak idazle gipuzkoarrrak euskaraz egindako ibilbide profesionala azpimarratu du. PEN International...
Lurraldearen antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu nortasunari? jardunaldiak Horacio Echevarrieta handikiaren aintzinako saloia bete egin zuen, Erronkak/Desafíos DSS2016 egitasmoaren baitan. Agustin Azkarate...
Iraialren 6an, STM-San Telmo Museoko elizan, arratsaldeko 19:30ean, Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean? hitzaldia eskaini zuen José Félix Martí Massó doktoreak, 2015eko Euskadi...
José Ramón Recalde jakituna uztailaren 17an zendu zen, 85 urte zituela, biriketako enbolia baten ondodrioz. Jurista, saio-idazlea eta politikaria, José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930) Zuzenbidean doktore egin...
Enrique Echeburúa jakituna "Abuso de Internet. ¿Antesala para la adicción del juego de azar online?" plazaratu berri den liburuaren koordinatzaile izan da. Interneten gehiegizko erabilerak hainbat...
Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak “HIDDEN INNOVATION; CONCEPTS, SECTORS AND CASE STUDIES” Javier Castro Spilak, Javier Echeverríak eta Alfonso Uncetak elkarrekin argitaratutako liburua plazaratu du. Liburuak...
Jakiundek DSS2016-rentzat diseinatutako, Erronkak/Desafíos egitasmoak irailean jarraituko du honako ekitaldiekin: Irailaren 6a, asteartea. "Garunaren zahartzea, erlojuaren kontrako lasterketa: Parkinsonen...
Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendari izendatu du Alfonso Sánchez Tabernero errektoreak. Bere eginkizun nagusia Madrilgo harreman instituzionalak kudeatzea izango da. Gómez Montoro...
Javier Echeverría Ezponda Jakiundeko lehendakariordeak lortu du Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza — Laboral Kutxa de Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2016 Saria. Eusko...
"Basques in Cuba" liburua William A. Douglass jakitun estatubatuarrak editatu eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesek plazaratu berri du. Jon Bilbaoren "Vascos en Cuba, 1492-1511"...