Axioms, matematika, logika matematikoa eta fisika matematikoari buruzko nazioarteko argitalpenari "Web of Science" informazio zientifikoaren online zerbitzuaren Science Citation Index Expanded-en (SCIE) sarrera aitortu diote. Aldizkariaren editore nagusi Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Zientzia Konputazionaleko eta Adimen Artifizialeko katedradunaren arabera, "Sarrera onarpena mugarri bat da, nazioarteko talentu askoren lankidetzaren bitartez lorturikoa."
Horrela, urte horretatik aurrera argitaratutako artikuluek eragin indizea izango dute Journal Citation Report-en (JCR), zeina, jakina denez, aldizkarien kalitateari buruzko erreferentziazko rankinga baita. Bestalde, 8. liburukitik (2019) aurrera argitaratutako artikuluak “Web of Science Core Collection” delakoan indexatuko dira. “Axioms” argitalpena sarbide librekoa da, kidekoen arteko berrikuspena du, eta lau liburuki argitaratzen ditu urtean. Scopus datu-basean ere badago, eta 1,7ko “citescore”a du (aldizkari bateko artikulu berrien aipuen urteko batezbestekoa).
Humberto Bustincek azaldu duenez, "Axioms aldizkaria nahiko gaztea da, lehen alea 2012an agertu baitzen. Horregatik oso garrantzitsua da Journal Citation Report-en sartzea lortu izana" Hori lortzeko, alde batetik, frogatu behar da artikuluen argitalpenean kalitate iraunkorra dagoela, eta horrek berrikuspen-prozesu serio eta fidagarria eskatzen du. "Gainera, aldizkariak frogatu behar du baduela eragina komunitate zientifikoan, zeinak argitalpen ontzat hartu behar baitu", dio katedradunak. "Aintzatespen hori hainbat arlotako nazioarteko ikertzaile askoren lanaren eta lankidetzaren bidez soilik egin ahal izan da. Ikertzaile horiek goi-mailako lanak Journal Citation Report-etik kanpoko aldizkari batean argitaratzeko arriskua onartu dute, uste baitute horrela lan horien zabalkunde ona lor daitekeela. SCIEn sartzea kalitatezko lan honen aintzatespena da", esan du NUPeko katedradunak.
Egun aldizkari zientifiko hauetako argitalpen batzordeetako kidea da Humberto Bustince: “Information Fusion”, “IEEE Transactions on Fuzzy Systems”, “Fuzzy Sets and Systems”, “Granular Computing” eta “International Journal of Computational Intelligence Systems”. “Mathware and Soft Computing” aldizkariko editore nagusia ere bada.
Iturria: UPNA/NUP
Aurkikuntza honek indartu egiten du zenbait populaziok Eurasiatik Afrikara itzultzeko migrazio bat hasi zuten hipotesia
Gregorio Monrealek Carlos III. Noblearen Gurutzea jaso zuen maiatzaren 7an Nafarroako presidente Uxue Barcosen eskutik, "Foru Erkidegoaren garapena, proiekzio eta prestigioaren alde nabarmenki lan...
José Luis de La Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendariak, "For a Real Human Justice / Por una Justicia realmente Humana" obra eman zion...
Jesús Altuna jakitunak Koro Mariezkurrena arkeologoarekin batera plazaratu berri du "Elefanteak, errinozeroak eta lehoiak, Euskal Herriko historiaurreko makrougaztunak, gizakiekin partekatutako bizitza"...
El matemático Enrique Zuazua ha obtenido la prestigiosa beca Advanced Grant (AdG) concedida por el Consejo Europeo de Investigación (ERC, European Research Council). La beca dotada con dos millones de euros tendrá como...
Rafael Moneo jakitunak jaso du 2015eko Arkitektura Sari Nazionala. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia kontuan harturik bere obraren kalitatea eta nazioartean duen oihartzuna, pentsamolde arkitektonikoari egindako...
Francisco Etxeberria Gabilondok, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle eta Jakiundeko kideak, "Pertsona Desagertuen aldeko M9" Saria irabazi du. QDSGlobal...
Martxoaren 10ean Iruñeko Gayarre Antzokian estreinatuko da "Europaren bahiketa" balleta, Dínamo Danzak aurkeztuta, Carmen Larrazen koreografiarekin. Bortz boskoteak jarriko du musika. Teresa Catalán,...
UPV/EHUko Psikiatria katedradun eta Jakiundeko kide, José Guimón doktoreak "Arte y Salud Mental, ¿existen terapias artísticas?" liburua plazaratu berri du. Guimón jaunak hitzaurrean azaltzen...
Jakiundeko ohorezko akademiko eta Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun eta errektore ohi Ángel J. Gómez Montorok Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea jaso du. Zuzenbide Fakultateak...
Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Teknologian Honoris Causa doktore izendatu du Finlandiako Aalto Unibertsitateak, zientzia, teknologia, eta gizarte arloetako beste 10 pertsona ospetsuekin batera....
Teresa Catalán jakitunaren "Aldonza eta Crésida" lanaren estreinaldia egingo da otsailaren 5ean Parisko Cervantes Institutoan, Cervantes eta Shakespearen heriotzaren IV. mendeurrena gogora...
Javier Tejada Palacios jakitun nafarrak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du, erakunde horrek eta eta BBVA Fundazioak antolatzen dituzten "Fisika Sariak" egitasmoren baitan. Bi erakundeek...
Andres Arizkorreta CAFeko presidente izen dute. Jakiundeko kidea 1980an hasi zen lanean CAFen ikasketak amaitu eta gero, eta bertan egin du bere lan ibilbide osoa. 2006az geroztik, enpresako kontseilari ordezkaria...
Joaquín Gorrochategui hizkuntzalaria eta Jakiundeko kidea Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute 2015eko abenduaren 17an. Gorrochategui jauna Hizkunzalaritza Indoeroparreko katedraduna da (UPV-EHU)....
Montxo Armendariz zinemagileak 2015eko Francisco Javier Saria eskuratu du. Saria bere ibilbide profesionalarengatik eta bere lanetan erakusten duen Nafarroaren irudiagatik eman dio Nafarroako Gobernuak. Nafarroako...
Juan Pablo Fusi jakituna Historiako Errege Akademiako kide egin dute eta "Espacios de Libertad. La cultura española y la recuperación de la democracia (c.1960 – c. 1990)" izan da bere sarrera hitzaldia. Juan...
Maria Teresa Telleria Jakiundeko kideak, María Paz Martín eta Margarita Dueñas, CSICeko Errege-lorategi botanikoko ikertzaileek, Cyathus generoko onddo espezie berria aurkitu dute. Espezie berriak Cyathus...
DSS2016 ha presentado Erronkak/Desafíos, el proyecto diseñado por Jakiunde respondiendo a la propuesta de la capitalidad cultural. El programa consiste en 10 jornadas de muy diverso caracter, dedicadas a analizar...
Bernardo Atxaga jakitunak "Muskerraren bidea" aurkeztu berri du Asteasun, bere jaioterrian eta Obabako unibertsoaren sorterrian. Obabakoak euskal literaturaren klasikoa 1988an argitaratu zuen idazleak, eta...
Alejandro Tiana jauna, UNEDeko errektorea eta Jakiundeko kargugatiko kidea, honoris kausa doktore izendatu du Extremadurako Unibertsitateak. Tiana jauna Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofía...