Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

Zabalik JAKIN-MINA 2021-2022 deialdia

JAKIN-MINA egitasmoaren hamaikagarren edizioa zabalik da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, eta iritsia da ikastetxeetara DBH 4. mailako ikasleei zuzentudako zikloen tokian tokiko egitaraua.

Pandemiak hainbat hitzaldi bertan behera uztea eragin zuen 2020an eta hamargarren edizioan zikloak murriztera eta gehien batean online egitera bultzatu zuen egoerak. Aurten, ziklo gehiago eskainiko ditugu, nahiz eta ez garen iritsiko pandemia aurreko kopurura; Durangoko zikloa, esaterako, 2022an itzuliko da.

Ikasleek zikloen artean aukera egin, eta ikastetxeek haien izena eta bi abizenak bidal diezazkigukete. Ikasleek ziklo osoan parte hartzeko ematen dute izena, hau da, azaroa eta martxoa artean ziklo bakoitzak eskaintzen dituen bost hitzaldietan parte hartzeko, azaroa eta martxoa artean, hilean behin, ostiralez, arratsaldeko 17:30ean. Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira.

Gutxienez bost hitzaldietatik lau saioetan parte hartuz gero, JAKIN-MINA ziurtagiria jasotzen dute ikasleek, udaberrian lurralde bakoitzean antolatutako ekitaldi berezian.

JAKIN-MINA egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko unibertsitateen lankidetza du. Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa ere badu, eta Gipuzkoan Kutxa Fundazioaren eta San Telmo Museoaren lankidetza.

Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dira, hitzaldi bakoitzaren izenburuan ageri denez.

JAKIN-MINA egitasmoan izena emateko epea urriaren 31ean amaituko da.

Artxiboak:
Convocatoria_JM_21-22_CFN.pdf
Convocatoria_JM_21-22_EAE_02.pdf
JM_2021-2022_Araba.pdf
JM_2021-2022_Arrasate_01.pdf
JM_2021-2022_Bilbo_I_01.pdf
JM_2021-2022_Bilbo_II_01.pdf
JM_2021-2022_Donostia_I_01.pdf
JM_2021-2022_Donostia_II_01.pdf
JM_2021-2022_Irunea-Pamplona.pdf
JM_2021-2022_Tudela.pdf
232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top