Agustin Azkarate jakitunak, Ramiro González Ahaldun Nagusiarekin batera, Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) Santa Maria Katedrala Fundazioari emandako Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso du Gasteizen.
"OPEN FOR WORKS-OBRETAN ETA IREKITA-ABIERTO POR OBRAS" proiektuari emandako saria, joan den irailaren 4an jakinarazi zen Europako Arkeologoen Elkarteak urtero egiten duen bileraren 25. edizioan, elkartearen egoitzan, Bernan (Suitza), eta abenduaren 16an eman zien eskura saria katedralaren atarian EAA-ko presidenteak, Felipe Criado-Boado jaunak, Agustin Azkarate, UPV/EHUko Arkeologia katedraduna, GPAC-Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko zuzendaria, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO katedrako zuzendaria, eta proiektu sarituaren zuzendari zientifikoari eta Ramiro González, Arabako Ahaldun Nagusiari.
Sariaren zuzendari Franco Nicolisek adierazi zuen sara jakinarazi zen egunean, saritutako lanak argi eta garbi erakutsi zuela ondarea kudeatzeko politikek turismoan eta eskualdea berritzeko proiektuetan eragin handia izan dezaketela, eta gaineratu zuen: "Ondareak pertsonen bizi baldintzak hobetu eta kohesio soziala eta lankidetza sustatzeko balio duela erakutsi dute”.
Bestalde, Felipe Criado-Boado Europako Arkeologoen Elkarteko presidenteak hauxe adierazi zuen: "EAA Europako erakundea bada ere, mundu mailako pisua du eta 70 herrialdetako 2.500 kide baino gehiago ditu. EAAk, Europako balioak eta Arkeologia eta Ondare Arkeologikoa bultzatzeko konpromisoa du, bai eta gure iraganaren eta orainaren irakurketa inklusiboa eraikitzeko ere, honek Europako gizarte guztientzako etorkizun inklusiboagoa ekarriko duelako."
Santa Maria Katedrala Fundazioa, Gasteizko Katedral Zaharra berritu eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da. 1999an Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Apezpikutzak sortu zuten. Duela 25 urte inguru, Gasteizko Santa Maria katedral gotikoa, (Donejakue bidea bertatik pasatzen da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen) erortzeko arriskuan zegoen eta premiazko zaharberritze plana behar zuen. Katedrala zaharberritzeko, Plan Zuzentzaile berritzaile bat diseinatu zen, katedralaren zaharberritze fisikoa ez ezik, ikerketa arkeologikoa, arkitektonikoa eta historikoa arrakasta handiz integratu zuena. Horrez gain planak hiriaren alderdi ekonomikoak, hezkuntza mailakoak eta sozialak bereziki zaindu zituen.
Santa Maria Katedrala Fundazioak eskatu zuen hasierako diagnostikoak bi ardatz nagusi izan zituen. Lehenik, eraikinaren ebaluazio estruktural eta arkeologiko zehatza egin zen, une hartako egoera eta garapen historikoa jorratu zuena. Horrek katedralaren jatorriari buruzko informazio berria azaleratu zuen.
Bigarren ardatzak hainbat elementu bildu zituen, izan ere, arazoak ez ziren soilik materialak, sozialak ere baziren. Hau da, Katedral zaharraren eraikina ez zen arazoak zituen bakarra, Alde Zaharrak berak pobretze arazoak zituen. Auzoan bizi zen jendearen bizi baldintzak ez ziren egokienak; baliabide ekonomikorik gabeko auzokideak eta etorkin tasa handia baitzuen. Horrek guztiak arazoak sortzen zituen auzoaren garapenean eta gizarte kohesioan. Beraz, auzoan galdutako bizi kalitatea berreskuratzea bihurtu zen proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat tenpluaren zaharberritzearekin batera.
Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektuaren helburua, bi dimentsio horiek aldi berean jorratzea zen, horregatik, “Obretan eta irekita” kontzeptua sortu zuten; arkitektoek, arkeologoek, igeltseroek eta gainontzeko langile guztiek, Katedraleko bisitarien aurrean egiten zuten lan. Zaharberritze lanak modu honetan egiteak, bisitarien jakin mina piztu zuen. "Obretan eta irekita" leloak ondarearen inguruko proiektuak lantzeko modu berria ekarri zuen eta Europako eta Munduko Ondarearen komunitateari onura eta ekarpen iraunkorra egin dio.
Azken 20 urteetan, 1.750.000 bisitarik baino gehiagok izan du, "lanean" dagoen katedralaren zaharberritze lanak zuzenean ikusteko aukera eta onura ekonomiko garrantzitsuak ekarri dizkio bertako komunitateari azpiegiturei zein merkataritzari. Gainera, hiriko bizi kalitatea hobetu eta bere presentzia sozial eta sinbolikoa handitu du, bai eskualde, nazio zein nazioarte mailan. Hiri kudeaketan, turismoan eta eskualdearen berritze politiketan izan duen eraginagatik jaso du Santa Maria Katedrala Fundazioak Europako Ondare Saria, maila instituzionalean.
Iturria: Paisaiaren eta Ondarearen UNESCO Katedra.
Aurkikuntza honek indartu egiten du zenbait populaziok Eurasiatik Afrikara itzultzeko migrazio bat hasi zuten hipotesia
Gregorio Monrealek Carlos III. Noblearen Gurutzea jaso zuen maiatzaren 7an Nafarroako presidente Uxue Barcosen eskutik, "Foru Erkidegoaren garapena, proiekzio eta prestigioaren alde nabarmenki lan...
José Luis de La Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendariak, "For a Real Human Justice / Por una Justicia realmente Humana" obra eman zion...
Jesús Altuna jakitunak Koro Mariezkurrena arkeologoarekin batera plazaratu berri du "Elefanteak, errinozeroak eta lehoiak, Euskal Herriko historiaurreko makrougaztunak, gizakiekin partekatutako bizitza"...
El matemático Enrique Zuazua ha obtenido la prestigiosa beca Advanced Grant (AdG) concedida por el Consejo Europeo de Investigación (ERC, European Research Council). La beca dotada con dos millones de euros tendrá como...
Rafael Moneo jakitunak jaso du 2015eko Arkitektura Sari Nazionala. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia kontuan harturik bere obraren kalitatea eta nazioartean duen oihartzuna, pentsamolde arkitektonikoari egindako...
Francisco Etxeberria Gabilondok, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle eta Jakiundeko kideak, "Pertsona Desagertuen aldeko M9" Saria irabazi du. QDSGlobal...
Martxoaren 10ean Iruñeko Gayarre Antzokian estreinatuko da "Europaren bahiketa" balleta, Dínamo Danzak aurkeztuta, Carmen Larrazen koreografiarekin. Bortz boskoteak jarriko du musika. Teresa Catalán,...
UPV/EHUko Psikiatria katedradun eta Jakiundeko kide, José Guimón doktoreak "Arte y Salud Mental, ¿existen terapias artísticas?" liburua plazaratu berri du. Guimón jaunak hitzaurrean azaltzen...
Jakiundeko ohorezko akademiko eta Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun eta errektore ohi Ángel J. Gómez Montorok Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea jaso du. Zuzenbide Fakultateak...
Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Teknologian Honoris Causa doktore izendatu du Finlandiako Aalto Unibertsitateak, zientzia, teknologia, eta gizarte arloetako beste 10 pertsona ospetsuekin batera....
Teresa Catalán jakitunaren "Aldonza eta Crésida" lanaren estreinaldia egingo da otsailaren 5ean Parisko Cervantes Institutoan, Cervantes eta Shakespearen heriotzaren IV. mendeurrena gogora...
Javier Tejada Palacios jakitun nafarrak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du, erakunde horrek eta eta BBVA Fundazioak antolatzen dituzten "Fisika Sariak" egitasmoren baitan. Bi erakundeek...
Andres Arizkorreta CAFeko presidente izen dute. Jakiundeko kidea 1980an hasi zen lanean CAFen ikasketak amaitu eta gero, eta bertan egin du bere lan ibilbide osoa. 2006az geroztik, enpresako kontseilari ordezkaria...
Joaquín Gorrochategui hizkuntzalaria eta Jakiundeko kidea Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute 2015eko abenduaren 17an. Gorrochategui jauna Hizkunzalaritza Indoeroparreko katedraduna da (UPV-EHU)....
Montxo Armendariz zinemagileak 2015eko Francisco Javier Saria eskuratu du. Saria bere ibilbide profesionalarengatik eta bere lanetan erakusten duen Nafarroaren irudiagatik eman dio Nafarroako Gobernuak. Nafarroako...
Juan Pablo Fusi jakituna Historiako Errege Akademiako kide egin dute eta "Espacios de Libertad. La cultura española y la recuperación de la democracia (c.1960 – c. 1990)" izan da bere sarrera hitzaldia. Juan...
Maria Teresa Telleria Jakiundeko kideak, María Paz Martín eta Margarita Dueñas, CSICeko Errege-lorategi botanikoko ikertzaileek, Cyathus generoko onddo espezie berria aurkitu dute. Espezie berriak Cyathus...
DSS2016 ha presentado Erronkak/Desafíos, el proyecto diseñado por Jakiunde respondiendo a la propuesta de la capitalidad cultural. El programa consiste en 10 jornadas de muy diverso caracter, dedicadas a analizar...
Bernardo Atxaga jakitunak "Muskerraren bidea" aurkeztu berri du Asteasun, bere jaioterrian eta Obabako unibertsoaren sorterrian. Obabakoak euskal literaturaren klasikoa 1988an argitaratu zuen idazleak, eta...
Alejandro Tiana jauna, UNEDeko errektorea eta Jakiundeko kargugatiko kidea, honoris kausa doktore izendatu du Extremadurako Unibertsitateak. Tiana jauna Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofía...