Enrique Zuazuak Alexander von Humboldt katedra eskuratu du

Enrique Zuazuak Alexander von Humboldt katedra eskuratu du

Enrique Zuazua jakitunak Alexander von Humboldt katedra eskuratu du. Katedrak ikerketarako 3,5 milioi euro dakar berarekin.

Alexander von Humboldt Professorship delakoa Alemaniak duen ikerketarako sari garrantzitsuena da eta nazioartean lanean diharduten ospe handiko ikertzaileak erakartzen ditu bertara, bai atzerritarrak, baita Alemaniako mugetatik haratago lanean ari diren alemaniarrak ere.

Friedrich Alexander Universitäit (FAU), matematikari eibartarrari katedra eskainiko dion unibertsitateak adierazi duenez: “Enrique Zuazua Matematika Aplikatuetan munduko liderra da, Ekuazio Diferentzial Partzialetan, kontrol teorian eta analisi numerikoan interes berezia duelarik."

Matematikaren arlo hauen helburua, adibidez, modeloak, simulazioak, eta ezagutza aurreratuen hainbat esparruetan ingeniaritzatik eratorritako prozesuen kontrola hobetzea da; hala nola, hegazkintzan, sare eragileetan, nahiz jokabide sozialean. Era berean, naturaren fenomenoak aurreikusteko, itsasaldiak kasu, klima-aldaketa medio, gero eta garrantzitsuagoa da modelo matematikoen, irudien, neurketen eta datuen kalitatea, eta Enrique Zuazuaren ikerketa arloan ezinbesteko oinarria da hori.

Jakiundeko kidearen ustez, mundua "mugimenduan dauden formen" metatze modura uler daiteke. Katedra honek Naturaren dinamika sofistikatua hobe ulertzeko matematika berriak garatzen lagundu dezake, konputagailu modernoen laguntzarekin simulazio hobeak egiten lagunduz eta, ahal den neurrian, diseinatu, kontrolatu eta gidatu. Hauexek izango lirateke bere ikerketaren helburuetako batzuk. Enrique Zuazuaren hitzetan, "Hau lortzeko beharrezkoak dira eredu matematiko berriak, alde batetik, aurrea hartu eta aurreikusteko eta, bestetik, estrategia optimoak eraikitzeko".

Elkarrizketa Euskadi Irratian (Amarauna, 2018-12-15)

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top