Ikerketa-karrera osoko aintzatespena Helena Matuterentzat

Ikerketa-karrera osoko aintzatespena Helena Matuterentzat

Ikerbasque, Ikerketarako Euskal Fundazioak, bere ikerketa-karreraren zehar egindako lana aitortu dio Helena Matuteri, Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedradunari eta Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendariari. Uztailaren 22an ospatu zen ekitaldiak bigarren edizioa du aurten, eta emakume ikertzaileen lana aintzat hartzea eta ikustaraztea du helburu. Bertan izan ziren Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua eta Ikerbasqueko presidentea, eta Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa. 

JAKIUNDEko kidea Ikertzaile bisitaria izan da Malaga, Gante (Belgika), Minnesota (AEB), Sidney eta Queenslandeko (Australia) unibertsitateetan. Ikaskuntzaren funtzionamendua, ilusio kognitiboak eta erabakiak hartzeko prozesuak ditu ikerketa-jardunaren ardatz, baita fenomeno horiek egungo zenbait arazotan dituzten aplikazioak –sasizientziak, desinformazioa– eta adimen artifizialak erabaki-hartzeetan nahiz giza-portaeran izan dezakeen eragina ere. Psikologia Esperimentalaren Espainiako Elkarteko Presidentea izan da, eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kidea. Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide osoa da. Horrez gain, dibulgazio zientifikoaren zale amorratua da, eta bere dibulgazio-lanak liburu onenaren Prisma saria eta zientzia-dibulgazioko artikulu onenaren JotDown-DIPC saria jaso ditu.

Helena Martín jakitunaz gain, Ikerbasquek Matxus Perugorria eta Clara Martín zientzialarien lana aintzatetsi du, hurrenez hurren, gibeleko kalte kronikoaren zein minbizi primarioen –hepatokartzinoma eta kolangiokartzinoma– arloan egindako ekarpen nabarmenagatik eta eleaniztasunaren arloan duen lidergoagatik.

Iturria: Ikerbasque

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top