Mariasun Landari omenaldia EHU/UPV-ko Uda Ikastaroetan

Mariasun Landari omenaldia EHU/UPV-ko Uda Ikastaroetan

Etxepare Euskal Institutuak Mariasun Landa omendu zuen XXXIV. UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, uztailaren 8tik 10era Miramar Jauregian  antolatutako Excellence in Basque Studies ikastaroaren bosgarren edizioan. Ikastaroan, besteak beste, haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean, eta gizarte eleaniztunak idazleari sortzen dizkion erronkak aztertu ziren, guztiak, Mariasun Landak urtetan jorratu dituen gaiak.

Ikastaroa amaitzeko Akademiako kidearen lanen irakurketa literarioa egin zen Donostiako Aquariumen, beste idazleen artean Bernardo Atxaga jakitunak parte hartu zuelarik.

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top