HOTSAK/SONIDOS: Manuela Cortés musikaz, terapeutikaz eta espiritualtasunez Musikenen tradición islámica

HOTSAK/SONIDOS: Manuela Cortés musikaz, terapeutikaz eta espiritualtasunez Musikenen tradición islámica

Manuela Cortés arabistak eskaini zuen "Erlijioen Hotsak" zikloko hirugarren hitzaldia: "Música, terapéutica y espiritualidad en la tradición islmámica", Musikeneko auditoriumean, urriaren 13an.

Islamaren lehen mendeetatik, musika eta kantua musulmanen bizitzaren eta oroitza profanoen parte izan direla adierazi zuen Andaluziako Historiako Akademiaren kide eta Granadako Unibertsitateko irakasleak. Jurisprudentzia islamikoaren esparruan, teologoek musika, kantua eta musika-tresnak onartzeari edo debekatzeari buruzko eztabaida planteatu dutela azaldu zuen. Hori, baina, ez da oztopo izan meskitetan salmodia koranikoak –melodia modalak dituzte– egoteko. Musika, kantua eta musika-tresnak, gainera, mundu islamikoan hedatuta dauden tradizio sufiko zenbait kofradiak bereizgarri duten espiritualtasunaren parte dira. Musika-jardunak, Jaungoikoari, Mahomari eta kofradietako nagusiei alabantza egiteko kantu poetikoak, musika-tresna, erritmoak eta dantzak. Elementuok kofradia horietako (tariqa) trantze-erritualean sartuta daude, esanahiz betetako bide gisa, arima garbitzea, espiritua goratzea eta Izaki Gorenarekin bat egitea direla helburu.

"Erlijioen hotsak", Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloak, arqueoakustika, kristau tradizioko lurraldetako musikaren historia, eta musika tradizio islamikoan aztertu ditu, eta urriaren 27an herri juduen tradizioetan musikak izandako eragina azalduko duen hitzaldiarekin amaituko da, Jorge Rozemblom musikologoarekin.

Zikloak Musikeneren lankidetza eta Laboral Kutxaren babesa du.

Hitzaldiak auditoriumean eskaintzen dira, indarrean dauden segurtasun neurriekin.

Artxiboak:
Filosofiaren_hotsak-La_filosofi__a_suena_02.pdf
Las_Religiones_Suenan_-_Erlojioen_hotsak_03.pdf
232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top