Humberto Bustince Zientzien eta Arteen Europako Akademiako kide izendatuapea de las Ciencias y Artes

Humberto Bustince Zientzien eta Arteen Europako Akademiako kide izendatuapea de las Ciencias y Artes

Humberto Bustince jakituna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko KOnputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Zientzia eta Arteen Europako Akademiako (EASA) kide izen datu dute.

Elkarte europar hori 1990ean sortu zen, eta ikerketa berritzailean, diziplinarteko lankidetza transnazionalean eta jakintzaren trukean eta zabalkundean diharduten gobernantzako zientzialari, artista eta profesional nabarmenek osatzen dute. Akademiako kide berriek 2022ko martxoan hartuko dute kargua, Salzburgon (Austria).

EASArako hautagai berriak lehendik Zientzien eta Akademien Elkarteko kide direnek baino ezin dituzte proposatu. Kasu honetan, Humberto Bustinceren hautagaitza Krzysztof J. Cios irakasle poloniar-estatubatuarrak proposatu du, zeina Virginia Commonwealth Universityko Ingeniaritza Fakultateko Informatika Sailaren burua baita gaur egun (Virginia, AEB).

Kide berrien kargu hartzea 2022ko martxoan izango da, EASAren egoitzan, Salzburgon.

Iturria: Upna

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top