Humberto Bustince jakitunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedradunak, "deep learning" edo ikasketa sakonari buruz idatzitako artikulu batek bigarren saria lortu du Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarrak (NAFIPS-North American Fussy Information Processing Society) egin berri duen kongresuan aurkeztutako ehun bat artikuluen artean.
Ikasketa sakona gizakiek ikasteko erabiltzen duten ikuspegia emulatzen saiatzen den adimen artifizialaren alorra da. Bustince jauna eta NUPeko Javier Fernández Fernández artikuluaren egilekideak dira, biak ala biak NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematikako Saileko, Smart Cities Institutuko (ISC), Nafarroako Gobernuko (Navarrabiomed) eta NUPeko ikerketa biomedikoko ikerketa zentroko eta Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IdiSNA) lankide dira. Saritutako artikulua Brasilgo Río Grande Unibertsitate Federaleko bost ikertzaileekin batera idatzi dute, beste laguntzaileen artean.
Artikuluan sare neuronal sakonak ("deep learning") dituzten makinen ikasketa prozesuko hainbat etapetan informazioa fusionatzeko modua aldatzea proposatzen dute. "Orain arte, fusioa egiteko erabilitako eragileak maximoa edo batezbestekoa izan dira. Lan honetan, Choquet izeneko integral mota erabiltzea proposatzen da, neurri egokien erabilera eginez, datuen arteko harremanak kontuan hartzeko aukera ematen baitute -dio, Humberto Bustincek- Aldaketa honek sare neuronal sakonen errendimendua hobetzen du sailkatze arazoetan, batik bat, irudien kasuan."
Informazio Difusoaren Prozesaketarako Elkarte Iparramerikarra 1981ean sortu zen Amerikako Estatu Batuetan, logika difusoa arlo guztietan garatzea helburu zuen nazioarteko lehenengo elkartea izan zelarik. Erabakiak hartzeko garaian, medikuntzan irudi bitarteko diagnostikoan, soziologian, etab. alorretan erabiltzen da zientzia hau, eta elkarteak AEBetan gai honetan lanean diharduten ikertzaile nagusiak biltzen ditu.
Urtean behin kongresua antolatzen du NAFIPSek eta uztailaren 4-6 artean egin berri du aurtengoa, Brasilen. Kongresuaren hasierako hitzaldia Humberto Bustince jakitunak eskaini zuen, aipatutako Choquet integralari buruz eta ikasketa eta sailkatze arazoetan duen aplikazioari buruz hitz eginez.
Iturria: UPNA/NUP
Aurkikuntza honek indartu egiten du zenbait populaziok Eurasiatik Afrikara itzultzeko migrazio bat hasi zuten hipotesia
Gregorio Monrealek Carlos III. Noblearen Gurutzea jaso zuen maiatzaren 7an Nafarroako presidente Uxue Barcosen eskutik, "Foru Erkidegoaren garapena, proiekzio eta prestigioaren alde nabarmenki lan...
José Luis de La Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendariak, "For a Real Human Justice / Por una Justicia realmente Humana" obra eman zion...
Jesús Altuna jakitunak Koro Mariezkurrena arkeologoarekin batera plazaratu berri du "Elefanteak, errinozeroak eta lehoiak, Euskal Herriko historiaurreko makrougaztunak, gizakiekin partekatutako bizitza"...
El matemático Enrique Zuazua ha obtenido la prestigiosa beca Advanced Grant (AdG) concedida por el Consejo Europeo de Investigación (ERC, European Research Council). La beca dotada con dos millones de euros tendrá como...
Rafael Moneo jakitunak jaso du 2015eko Arkitektura Sari Nazionala. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia kontuan harturik bere obraren kalitatea eta nazioartean duen oihartzuna, pentsamolde arkitektonikoari egindako...
Francisco Etxeberria Gabilondok, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle eta Jakiundeko kideak, "Pertsona Desagertuen aldeko M9" Saria irabazi du. QDSGlobal...
Martxoaren 10ean Iruñeko Gayarre Antzokian estreinatuko da "Europaren bahiketa" balleta, Dínamo Danzak aurkeztuta, Carmen Larrazen koreografiarekin. Bortz boskoteak jarriko du musika. Teresa Catalán,...
UPV/EHUko Psikiatria katedradun eta Jakiundeko kide, José Guimón doktoreak "Arte y Salud Mental, ¿existen terapias artísticas?" liburua plazaratu berri du. Guimón jaunak hitzaurrean azaltzen...
Jakiundeko ohorezko akademiko eta Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun eta errektore ohi Ángel J. Gómez Montorok Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea jaso du. Zuzenbide Fakultateak...
Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Teknologian Honoris Causa doktore izendatu du Finlandiako Aalto Unibertsitateak, zientzia, teknologia, eta gizarte arloetako beste 10 pertsona ospetsuekin batera....
Teresa Catalán jakitunaren "Aldonza eta Crésida" lanaren estreinaldia egingo da otsailaren 5ean Parisko Cervantes Institutoan, Cervantes eta Shakespearen heriotzaren IV. mendeurrena gogora...
Javier Tejada Palacios jakitun nafarrak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du, erakunde horrek eta eta BBVA Fundazioak antolatzen dituzten "Fisika Sariak" egitasmoren baitan. Bi erakundeek...
Andres Arizkorreta CAFeko presidente izen dute. Jakiundeko kidea 1980an hasi zen lanean CAFen ikasketak amaitu eta gero, eta bertan egin du bere lan ibilbide osoa. 2006az geroztik, enpresako kontseilari ordezkaria...
Joaquín Gorrochategui hizkuntzalaria eta Jakiundeko kidea Espainiako Errege Akademiako kide urgazle izendatu dute 2015eko abenduaren 17an. Gorrochategui jauna Hizkunzalaritza Indoeroparreko katedraduna da (UPV-EHU)....
Montxo Armendariz zinemagileak 2015eko Francisco Javier Saria eskuratu du. Saria bere ibilbide profesionalarengatik eta bere lanetan erakusten duen Nafarroaren irudiagatik eman dio Nafarroako Gobernuak. Nafarroako...
Juan Pablo Fusi jakituna Historiako Errege Akademiako kide egin dute eta "Espacios de Libertad. La cultura española y la recuperación de la democracia (c.1960 – c. 1990)" izan da bere sarrera hitzaldia. Juan...
Maria Teresa Telleria Jakiundeko kideak, María Paz Martín eta Margarita Dueñas, CSICeko Errege-lorategi botanikoko ikertzaileek, Cyathus generoko onddo espezie berria aurkitu dute. Espezie berriak Cyathus...
DSS2016 ha presentado Erronkak/Desafíos, el proyecto diseñado por Jakiunde respondiendo a la propuesta de la capitalidad cultural. El programa consiste en 10 jornadas de muy diverso caracter, dedicadas a analizar...
Bernardo Atxaga jakitunak "Muskerraren bidea" aurkeztu berri du Asteasun, bere jaioterrian eta Obabako unibertsoaren sorterrian. Obabakoak euskal literaturaren klasikoa 1988an argitaratu zuen idazleak, eta...
Alejandro Tiana jauna, UNEDeko errektorea eta Jakiundeko kargugatiko kidea, honoris kausa doktore izendatu du Extremadurako Unibertsitateak. Tiana jauna Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofía...